Dirulaguntza hauen helburua da laguntzak ematea Tolosan ohiko bizilekurako etxebizitzaren errenta ordaintzen laguntzeko.
Ikus deialdia eta oinarriak hemen
GAOko iragarkia, 2026/04/10, 65 zk.: hemen
Aurkezteko epea: ekainaren 15etik uztailaren 15era
Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:
Alokairu-erregimenean etxebizitza bat duten pertsona fisikoek, beti ere, oinarri espezifikoen 4. puntuan jasotako baldintza orokor eta bereziak betetzen badituzte.
Eskabidearekin batera, behean 1etik 7ra zerrendatutako dokumentuak aurkeztu beharko dira. Dokumentuak kontsultatzeari uko egin bazaio, 8tik 21era zerrendatutako dokumentuak ere aurkeztu beharko dira.
Eskaerarekin batera:
Etxebizitza baten titularkide izanez gero:
Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:
Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.
Doan. Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)
ETXEBIZITZA - Etxebizitza
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.
Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.
Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.
Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa