Tolosako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Dirulaguntzak Gazte Informazio Guneak (GIG) kudeatzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza hauen helburua da Tolosako Gazte Informazio Guneak kudeatzeko laguntzak ematea. Gazteriako informazio-programa gauzatzeko eta horren helburuak betetzeko erabiliko dira dirulaguntzak, eta duten proiekzio eta interesagatik bat etorriko dira Gazteria Azpisailaren programen helburuekin.

Gazte informazioa dinamizatzko estrategien barruan, gazteek informazioaren zabalkundean parte hartu behar dute. Horregatik, bereziki interesgarria da, informazioaren zabalkundeari begira, gazteengandik hurbil dauden GIGen kudeaketa gazteen esku uztea. Beraz, beka-sistemaren bidez bi helburu lortu nahi dira: batetik, helburu nagusia hezitzailea da, eta, bestetik, bigarren mailako helburua eraginkortasunaren helburua da.

Udaleko Gazteria Azpisailak zortzi BEKA emango ditu honako GIG hauek kudeatzeko:

  • Laskorain ikastola
  • Orixe institutua - BHI
  • Peñascal Fundazioa
  • Herrikide-Eskolapioak
  • Lanbide Heziketa zentroa
  • Usabal kiroldegia
  • Aranburu Jauregian kokaturik dagoen liburutegia
  • Gazte Topagunea

Dirulaguntzetatik kanpo utziko dira gazte-elkarteek, pertsona eta gizarte-elkarte eskatzaileek zuzenean egiten ez dituzten programak eta jarduerak.

Ikus deialdia eta oinarriak hemen

Aurkezteko epea: maiatzaren 6tik ekainaren 2ra.

Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:

Bideoa | Eskuliburua

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek. Gutxienez 14 urte beteak izan behar dira beka emandako urteko abenduaren 31 baino lehen.

Eskatzailea adinez txikia bada, bere ordezkari legalaren baimena beharko du.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaerarako:

  1. Eskaera-orria.
  2. Ordezkaritza-agiria, hala badagokio.
  3. Jarduera-proiektua

Justifikaziorako:

  1. Memoria grafikoa.

Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:

  1. Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zerga-betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.
  2. Gizarte Segurantzarekin ordainketetan egunean egotearen egiaztagiria.
  3. IGAEren BDNSen dirulaguntzak eta laguntzak eskuratzeko inhabilitazioei buruzko ziurtagiria.
  4. Tolosako Udalarekin ordainketetan egunean egotearen ziurtagiria.
  5. Errolda-agiria.
  6. Kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
      Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
      astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
      Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

          Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
        • Erregistro Elektronikoa

          Posta ziurtatua:
        • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

              SIR bidez:
            • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

            Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Eskaerak aztertu eta balorazio proposamena egin
            2. Batzordearen balorazioa
            3. Behin-behineko proposamena egin
            4. Alegazioak jaso
            5. Behin betiko proposamena egin
            6. Interesduna: justifikazioa aurkeztu
            7. Justifikazioa egiaztatu
            8. Kontu Hartzailetza: fiskalizazio-txostena
            9. Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
            10. Kontu Hartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu
            11. Interesdunari jakinarazi
            12. Artxibatu

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetzak/Zinegotzi Delegatuak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

              KULTURA, FESTAK ETA GAZTERIA - Kultura eta Festak

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

              Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.

              Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

              Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

              Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

              Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa