Tolosako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Baimena: Inauterietan salmenta-postua jartzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako herriko festetan salmenta postuak jartzea eskatzeko prozedura.

2026ko INAUTERIETAN KALE SALMENTA jartzeko baimen eskaerak aurkezteko epea: 2025ko azaroaren 17tik abenduaren 7ra.

Ikus deialdia hemen

Onartutako produktuak:

  • Ehungintzako eta modako produktuak.
  • Elikagaiak.
  • Osagarri, bitxiak eta artisautza.
  • Askotariko produktuak.
  • Globo salmenta.
  • Janaria saltzen duten kamioak (food truck).
  • Talo-salmenta egunean zehar.

NORK ESKA DEZAKE?

Kale-salmenta egiteko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek. Jaien ekitaldi bakoitzean zehaztuko da zein motatako salmenta baimenduko den eta zein egunetan.

Parte hartu nahi duen orok eskaera aukeztu beharko du horretarako zehaztutako bidea bat erabilita; pertsona juridikoek derrigorrez aurkeztu beharko dute eskaera telematikoki.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Pertsona fisikoen eta juridikoen kasuan:

  1. Erantzukizun zibileko aseguruaren (gutxienez, 150.000,00 €-koa) ordainagiria eta poliza.
  2. Helbide fiskala Gipuzkoatik kanpo dutenen kasuetan: Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Elikagaien salmentarako (taloak eta food truck):

  1. Merezimenduen zerrenda (II. Eranskina) eta alegatzen diren merezimenduak egiaztatzeko agiriak.
  2. Osasun-erregistroko agiria.
  3. Osasun-erregistro edo osasun-baimenaren zenbakia.
  4. Ontziratu gabeko produktuen salmenta egiten denean:
    1. Elikagaien manipulaziorako txartela edo baliokidea (ontziratu gabeko produktuen salmenta egiten denean).
  5. Food truckaren eta taloen postuen kasuan:
    1. Postuaren edo furgonetaren bi argazki eta postuaren errotulazioen, kartelen eta menuen argazkiak.
  6. Food truckaren kasuan:
    1. ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren eskaera, gidatuko duenaren gidatzeko baimena eta dagokion IAT gainditu izana egiaztatzen duen dokumentua.
    2. Hornitzaileen zerrenda.
    3. Gas-instalazioan baimendutako instalatzaile batek egindako ikuskapenaren ziurtagiria, indarrean dagoen segurtasun-araudia betetzen duela egiaztatzen duena.
  7. Lanpostuan lanean ariko den pertsonari dagokionez: Solteko produktuak salduz gero, elikagaiak manipulatzeko txartela edo, bestela, egindako ikastaroaren ziurtagiria.

Pertsona juridikoen kasuan, gainera:

  1. Enpresaren ordezkaritza-dokumentua (eraketa-eskriturak, karguen izendapenak, ahalordeak...). Ondasun-erkidegoen kasuan, erkidegoa eratzeko dokumentua.

Dokumentuak kontsultatzeari uko eginez gero (beti):

  1. Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  2. Ogasunekiko betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  3. Ibilgailuaren zirkulazio-baimena
  4. Gidariaren gidabaimena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

              SIR bidez:
            • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Indarrean dauden ordenantza fiskalak.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            AUKERATZEKO IRIZPIDEAK

            A - Eskaera kopurua eskainitako postuak baino handiagoa bada

            Parte-hartzaileek oinarrietan zehaztutako ezaugarriak bete beharko dituzte eta eskatutako dokumentazioa epearen barruan aurkeztu. Baldin eta behar bezala betetako eskaera kopurua eskainitako postuak baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Zozketa bat egingo da salmenta-mota eta/edo produktu-mota bakoitzeko.

            Janaria saltzen duten kamioien kasuan, zozketa Sanjoan egun guztietarako egingo da. Hau da, zozketaren irabazleak egun guztietan jarri beharko du janari kamioa. Baita, globoen salmentaren kasuan ere.

            Ekitaldia amaitutakoan egokitu zaienen zerrenda eta ordezkoena egingo dira, behin-behinean.

            B - Eskaera-kopurua eskainitako postuak baino txikiagoa bada

            Postu guztiak betetzeko adinako eskaria ez badago, epez kanpo egindako eskaerak onartuko dira, beti ere eskaerak behar bezala beteta eta dokumentazio guztiarekin baldin badaude. Kasu honetan, eskaeren erregistro-ordenari jarraituko zaio postuak betetzeko garaian.

            Antolatzaileek aldez aurretik jakinaraziko die aukeratuei beren parte-hartzea eta emandako lekua, exijitutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatutakoan.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

              KULTURA, FESTAK ETA GAZTERIA - Kultura eta Festak

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

              Helburua: Kudeatzea eta kontrolatzea Udalak bere eskumenen esparruan emandako lizentziak, baimenak, erantzukizunpeko adierazpenak, barne hartuta hirigintzakoak eta bide publikoa okupatzekoak.

              Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo boterepublikoen egikaritzea direla-eta.

              Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta gaian eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

              Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

              Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa