Tolosako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Eskaera: zeinu-hizkuntza zerbitzua jasotzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zeinu-hizkuntzaren interpretazio zerbitzua eskaintzen zaie entzumenaren funtzio dibertsitatea duten pertsonei, informazioa eskura dezaten, eta aukera izan dezaten arreta eta zerbitzuak beren beharretara eta gaitasunetara egokituta jasotzeko, berdintasuna eta irisgarritasuna bermatuta.

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosan bizi diren eta bertan erroldatuta dauden entzumenaren funtzio dibertsitatea duten pertsonek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • GZZH Eskaera-orria
  • O30- Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Agiria

UDALAK KONTSULTATUKO DITUEN DATUAK

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
      Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
      astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
      Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

          Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
        • Erregistro Elektronikoa

                SIR bidez:
              • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartuko du bere gain kudeaketaren kostua.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 7 egun
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 15 egun
              • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              Ez dagokio

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
              • Balorazioa
              • Baieztatu libre dagoela
              • Jakinarazi interesatuari
              • Artxibatu

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Ez du organo ebazlerik behar

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

              GIZARTE ZERBITZUAK ETA OSASUNA - Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna saila

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

              Helburua: Gizarte-zerbitzuen esparruan, herritarrentzako informazioa, aholkularitza eta arreta kudeatzea, bai eta bazterkeria-egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzako eskubideen eta baliabideen prestazioa kudeatzea ere.

              Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

              Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie Justizia Administrazioari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Segurtasun Indar eta Kidego eskudunei.

              Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

              Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa