Tolosako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Lizentzia: Iurramendi baratze-parkeko partzelak erabiltzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako Iurramendi Egoitzaren aurrean dauden Tolosako Baratze Parkeko 76 udal baratzak erabiltzeko lizentziak ematea.

Honela banatzen dira:

  • Baratze 1 mugikortasun urriko pertsonentzako edota 70 urtetik gorakoentzako egongo da erreserbatuta.
  • 80 m2-ko baratze 1 irabazi asmorik gabeko elkarteentzat.
  • 40 m2-ko 74 baratze.

Baratzeak erabiltzeko lizentziak prekarioan emango dira, epea urtebetekoa izango da eta, gehienez ere, 4 urteraino luza daiteke.

Ikus deialdia hemen

Izena emateko epea: azaroak 17tik abenduaren 1era.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Tolosako udalerrian erroldatuta dauden pertsonak baldin eta herrian benetan bizi badira, gutxienez esleipenerako deialdiaren iragarpena argitara eman baino hiru urte lehenagotik.
  • Irabazi asmorik gabeko elkarteentzat.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

            SIR bidez:
          • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Mugikortasun urriko pertsonak: 71,90€

          Langabetuak: 71,90€

          Tasa orokorra: 143,65€

          Elkarteak: 143,65€

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Deialdia argitaratu.
          • Eskaera egin.
          • Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
          • Erreklamazioak aurkeztu.
          • Erreklamazioak ebatzi.
          • Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.
          • Baloratu eta zozketa egin, hala badagokio.
          • Adjudikazio zerrenda eta erreserben behin betiko zerrenda.
          • Lizentziak eman.
          • Jakinarazi.
          • Urteko kuotaren autolikidatu.
          • Fidantza jarri.

          OHARRAK

          • Baratzaren bat libre gelditzen bada, Erreserba zerrendan agertzen den lehen pertsonari adjudikatuko zaio.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZU, INGURUMENA, MUGIKORTASUNA ETA TRANTSIZIO ENERGETIKOA - Hirigintza eta Obrak

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Kudeatzea eta kontrolatzea Udalak bere eskumenen esparruan emandako lizentziak, baimenak, erantzukizunpeko adierazpenak, barne hartuta hirigintzakoak eta bide publikoa okupatzekoak.

            Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo boterepublikoen egikaritzea direla-eta.

            Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta gaian eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

            Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa