Tolosako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Kultur etxeko ikastaroetan izena ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kultur Etxean eskaintzen diren kultur tailerretan izena ematea da.

Eskaintza osoa

Matrikulazio epea: uztailaren 8tik irailaren 11ra.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoek edo legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaerarako:

  1. Eskaera-orria.
  2. Ordezkaritza-agiria, hala badagokio.

Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:

  1. Kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.
  2. Familia ugariaren titulua, hala badagokio.

Prezio-murrizketa eskatu bada guraso bakarreko familia izateagatik:

  1. Familia-unitatea egiaztatzen duen dokumentua ekarri beharko da (epaia, familia-liburua, etab.).

Prezio-murrizketa eskatu bada egoera ekonomikoagatik:

  1. Bizikidetza unitateko adin nagusiko kide guztien informazio fiskala.

UDALAK KONTSULTATUKO DITUEN DATUAK

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
      Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
      astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
      Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

                  SIR bidez:
                • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

                AURREZ AURRE:

                • Kultur etxean: uztailaren 8tik uztailaren 22ra, eta abuztuaren 24etik irailaren 11ra.
                  • Arreta ordutegia: 16:00tatik 19:00tara.

                Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat).

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ikusi prezio publikoak HEMEN

                PROZEDURAREN EPEA

                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                Ordenantza Fiskala HEMEN (131-134 orrialdeak)

                Eskaerak plaza baino gehiago badira, interesdunen zerrendak osatuko dira eta matrikulazio plazak zozketa bidez erabakiko dira. Zozketa publikoa izango da eta interesatuei lekua eta ordua jakinaraziko zaie. Plaza emailez edota telefonoz baieztatuko zaie.

                Gutxieneko ikasle kopurua:

                • 8 ikasle baino gutxiagoko taldeak bertan behera gera daitezke.

                Prezio publikoen ordainketa:

                • Ikusi prezio publikoak HEMEN (131.orria)

                Ordainketa helbideratzea nahitaezkoa izango da.

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                1. Izen-ematea.
                2. Kultur Etxeko administrazioa:
                  1. Eskaerak plaza baino gehiago badira, interesdunen zerrendak osatuko dira eta matrikulazio plazak zozketa bidez erabakiko dira. Zozketa publikoa izango da eta interesatuei lekua eta ordua jakinaraziko zaie. Plaza emailez edota telefonoz baieztatuko zaie.
                3. Ikasturte hasiera: urria hasieran
                4. Ordainketak bideratu.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Ez du organo ebazlerik behar

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

                  KULTURA, FESTAK ETA GAZTERIA - Kultura eta Festak

                  OHARRAK

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

                  Helburua: Udalak antolatutako kultur jardueretan, ekitaldietan, ikastaroetan, tailerretan, bisitetan eta gainerako jardueretan herritarren parte-hartzea sustatzeko beharrezkoa den informazio pertsonala kudeatzea.

                  Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

                  Komunikazio-hartzaileak: Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.

                  Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

                  Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa