Errenteriako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

1.2 Dirulaguntza lerroa: Errenterian kultur aniztasunaren inguruko sentsibilizazioa eta kulturarteko heziketaren alorreko ekintzak garatzeko proiektuak 2026.

ZER DA?

Dirulaguntza eskatzea jarduera bat egin edo proiektu bat gauzatzeko, Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak sailak egindako deialdian parte hartuta.

Aurkezteko epeak:
Dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Urtarrilaren 17tik otsailaren 17ra (biak barne).

1.2 Dirulaguntza lerroa:

1.2. Errenterian kultur aniztasunaren inguruko sentsibilizazioa eta kulturarteko heziketaren alorreko ekintzak garatzeko proiektuak.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridikoek (normalean behar bezala erregistratutako elkarteak) edo haien ordezkariek, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

* OHARRA: Errenteriako Udaleko erregistro elektronikoan aurkezten diren dokumentuek bete behar dituzten ezaugarriak.

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN edo ordezko beste nortasun agiriren bat.
  2. Eskaera egiten duen pertsonaren NANa (eskaera norbanako batek egina bada) edo IKZrena (eskaera elkarte edo erakunde batek egina bada) edo IKZrena (eskaera elkarte edo erakunde batek egina bada)
  3. Diruz laguntzea nahi den proiektu, jarduera edo programa.
  4. Gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.
  5. Ardurapeko adierazpena, non beste sail, erakunde, organismo, eta abarrei egindako diru-laguntzen eskaerak jasoko diren, edo, hala badagokio, eman zaizkien diru-laguntzenak.
  6. Euskarak eta berdintasunak jardueraren hedapenean izango duten tratamendua.
  7. Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitateen Erregistroan izena emana dutela egiaztatzen duen ziurtagiria. Urte berean beste diru-laguntza eskaerarik egin bada ez da beharrezkoa izango ziurtagiri hori aurkeztea.
  8. Estatutuak, lehenengo aldia bada edo estatutuak aldatu baldin badira.
  9. Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.
  10. Diru-laguntza lerro bakoitzaren eranskinean adierazitako dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Udala (Udaleko behe solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Aldakonea eraikina (Aldakonea, 2. Beraun) Astelehenetik ostiralera: 8:00-14:00
  • Urriak 1eko 39/2015 legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen administrazioetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan. (Errenteriako udalaren SIR kodea: L01200678)

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.

            *** 39/2015 Legearen arabera, profesionalek eta pertsona juridikoek telematikoki egin behar dituzte administrazio publikoan egin beharreko tramitazioak.

            KOSTUA

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
            • Legezko gehieneko epea: 6 hilabete.
            • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

            1. Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta interesdunari egiaztagiria eman.
            2. Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak Azpisailera helarazi.
            3. Eskaera eta agiriak zuzen aurkeztu direla egiaztatu eta dokumentazioa eskaneatu.
            4. Eskaera ongi egina egon ezean, edo agiririk faltako balitz, interesatuari zuzentzeko eskatuko zaio gehienez eta ezin luzatu den 10 lan eguneko epean, eta gainera, hala egin ezean, bere eskaerari uko egingo diola ulertuko da.
            5. Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak Azpisaileko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena egin eta eskaera bakoitzari puntuazioa emango dio, deialdian ezarritako irizpideen arabera. Lortutako puntuazioari jarraiki, txostenak eskatzaile bakoitzari emango zaion dirulaguntzaren kopurua zehaztuko du.
            6. Txosten hori proposamen moduan eramango da horretarako sortutako Udal balorazio batzordera (udal teknikariek osatutako organoa), harek onartu dezan.
            7. Ondoren, proposamenaren inguruan, Herritarrak informazio batzordeari, berri emango zaio (zinegotziek osatutako organoa).
            8. Azkenik, Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak Azpisaileko zinegotziak diru-laguntza onartu eta parte hartu duten pertsona eta entitate guztiei emango zaie ebazpenaren berri.

              UDAL SAIL/DEPARTAMENTU ARDURADUNA

              Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak

              OHARRAK

              - Udalarekin edo Gizarte Segurantzarekin zorrik izanez gero, edo zerga obligazioak betetzen ez baditu, ez dago dirulaguntza kobratzerik.

              - Deialdi bakoitzari dagokion informazio zehatza, dirulaguntza lerro bakoitzari dagokion eranskinean jasota dago.