Errenteriako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Koldo Mitxelena Ikerketa Beka

ZER DA?

Errenteriako Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) lankidetzan, Errenteriari buruzko ikerketa historikoa sustatzeko eta Koldo Mitxelena filologo errenteriarra omentzeko beka hau deitzen du.

Zehazki, 2026ko deialdi honetan, honako hau izango da ikergaia: Errenteriako migrazio prozesuen ikerketa XX eta XXI mendeetan zehar.

Beka honen helburua da, baita ere, euskaraz eta emakumeek eta/edo pertsonok trans egindako ikerketa bultzatuko duten ekintza positiboak ezartzea.

Epaimahaia parekidea izango da edo genero ikuspegia behar bezala txertatua dagoela bermatu beharko da. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:
• Batzordeburua: Artxibo eta Argitalpenen alorreko zinegotzia edo berak delegatutako udalkidea: Iñaki Queralt Coira.
• Batzordekideak: hiru aditu, Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) artean adostuak, aurtengo edizioaren ikergaiaren alorrean esperientzia egiaztatua dutenak: Maite Luengo Aguirre (EHU/UPV), Xabier Aierdi Urraza eta Ane Urizar Zugazagoitia.
• Idazkaria: Errenteriako Udal Artxiboko ordezkari bat: Leonor Garcia Vazquez.


Ikerketa lana jatorrizkoa eta argitara eman gabea izango da, nahiz oso osorik izan, nahiz lan horren atal bat izan, ez hitzez hitz ezta laburpena ere. Era berean, ez da inolako lan akademiko, tesi, tesina, ikas lan, edota txosten baten zati izango.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.

Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.

Beka honen diru zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da. Kopuru horri indarrean dagoen araudiari jarraituz dagokion atxikipena egingo zaio.

Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2026ko urriaren 31ra arte egongo da zabalik.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek (edo haien ordezkariak) edo horretarako osatutako nortasun juridikorik gabeko taldeek eskatu ahal izango dute beka hau. Bigarren kasu horretan, Udalaren aurrean ordezkari izango den ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

    Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren bat.

  2. Proiektua.
  3. Curriculum vitaea.
  4. Nortasun agiria/k
  5. Gauzatzeko konpromisoaren orria (talde eskaerentzako)
  6. Kontu korrentearen titulartasunaren egiaztagiria.(taldekide guztiena)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Udala (Udaleko behe solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Aldakonea eraikina (Aldakonea, 2. Beraun) Astelehenetik ostiralera: 8:00-14:00
  • Urriak 1eko 39/2015 legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen administrazioetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan. (Errenteriako udalaren SIR kodea: L01200678)

      Telefonoz:
    • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.

      Posta elektronikoz:
    • Argibide gehiago behar izanez gero, artxiboa@errenteria.eus korreo helbidera idatzi daiteke.

            *** 39/2015 Legearen arabera, profesionalek eta pertsona juridikoek telematikoki egin behar dituzte administrazio publikoan egin beharreko tramitazioak.

            KOSTUA

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostea.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 6 hilabete.
            • Legezko gehieneko epea: 6 hilabete.
            • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

            1. Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta interesdunari egiaztagiria eman.

            2. Baloratu

            3. Irabazleari beka eman.

              UDAL SAIL/DEPARTAMENTU ARDURADUNA

              Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Agiritegia eta Argitarapenak

              OHARRAK

              BALDINTZAK EGIAZTATZEKO ERA

              Baldintza edo merituen egiaztagiriak gero aurkeztuko ditu/dituzte eskatzaileak/ek, bekarako proposamena berari egiten bazaio/bazaie.