Errenteriako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Koldo Mitxelena Ikerketa Beka

ZER DA?

Udal Artxiboak bi urtez behin oro har euskal kulturari buruzko ikerlanak sustatzeko helburua duen beka edo diru-laguntza deialdia egiten du.

2024ko deialdian, Errenteriako Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin, euskarazko ikerketa bultzatzeko, emakumezkoen ikerketa sustatzeko, Errenteriaren inguruko ezagutza areagotzeko eta Koldo Mitxelena errenteriar filologoa omentzeko, honen izena duen ikerketa bekarako XVII. deialdia egiten du.

Ikergai zehatza deialdi bakoitzean erabakiko da, beti ere giza- eta gizarte-zientzien alorrean, eta 2024ko deialdian honako hau izango da: Emakumeen parte-hartze soziopolitikoa Errenterian XX. eta XXI. mendeetan.

Epaimahaia parekidea izango da edo genero ikuspegia behar bezala txertatua dagoela bermatu beharko da. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:
• Batzordeburua: Artxibo eta Argitalpenen alorreko zinegotzia edo berak delegatutako udalkidea: Itsaso Cruz Etxeberria.
• Batzordekideak: hiru aditu, Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) artean adostuak, aurtengo edizioaren ikergaiaren alorrean esperientzia egiaztatua dutenak: Mila Amurrio Velez (EHU/UPV), Ane Larrinaga Renteria (EHU/UPV) eta Gidor Bilbao Telletxea (EHU/UPV).
• Idazkaria: Errenteriako Udal Artxiboko ordezkari bat: Leonor Garcia Vazquez.
Ikerketa lana jatorrizkoa eta argitara eman gabea izango da, nahiz oso osorik izan, nahiz lan horren atal bat izan, ez hitzez hitz ezta laburpena ere. Era berean, ez da inolako lan akademiko, tesi, tesina, ikas lan, edota txosten baten zati izango.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.

Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.

Beka honen diru zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da. Kopuru horri indarrean dagoen araudiari jarraituz dagokion atxikipena egingo zaio.

Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2024ko irailaren 1etik urriaren15era arte egongo da zabalik, biak barne.

2024 KM XVII. Beka Kartela

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek (edo haien ordezkariak) edo horretarako osatutako nortasun juridikorik gabeko taldeek eskatu ahal izango dute beka hau. Bigarren kasu horretan, Udalaren aurrean ordezkari izango den ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

    Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren bat.

  2. Euskarako gaitasuna frogatzen duen dokumentua
  3. Curriculum vitaea.
  4. Proiektua.

* Lantaldeen kasuan partaide guztien EGA edo baliokidea eta CV.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Udala (Udaleko behe solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Aldakonea eraikina (Aldakonea, 2. Beraun) Astelehenetik ostiralera: 8:00-14:00
  • Urriak 1eko 39/2015 legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen administrazioetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan. (Errenteriako udalaren SIR kodea: L01200678)

      Telefonoz:
    • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.

      Posta elektronikoz:
    • Argibide gehiago behar izanez gero, artxiboa@errenteria.eus korreo helbidera idatzi daiteke.

            *** 39/2015 Legearen arabera, profesionalek eta pertsona juridikoek telematikoki egin behar dituzte administrazio publikoan egin beharreko tramitazioak.

            KOSTUA

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostea.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 6 hilabete.
            • Legezko gehieneko epea: 6 hilabete.
            • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

            1. Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta interesdunari egiaztagiria eman.

            2. Baloratu

            3. Irabazleari beka eman.

              UDAL SAIL/DEPARTAMENTU ARDURADUNA

              Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Agiritegia eta Argitarapenak

              OHARRAK

              BALDINTZAK EGIAZTATZEKO ERA

              Baldintza edo merituen egiaztagiriak gero aurkeztuko ditu/dituzte eskatzaileak/ek, bekarako proposamena berari egiten bazaio/bazaie.