Pasaiako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Pasaian arrauna sustatzeko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Deialdi honen helburua hauxe da: Pasaiako irabazi asmorik gabeko arraun-elkarteentzako diru- laguntzak eskatu eta emateko baldintzak arautzea; elkarte horiek Pasaiako udalerrian Kirol Sailak ezarritako sustapen-helburuekin bat datozen programa eta jarduerak egin ditzaten.

NORK ESKA DEZAKE?

Pasaiako udalerrian arrauna sustatzeko programak garatzen dituzten Pasaiako arraun taldeek.

Elkarte edo klub horiek izena emana izan behar dute Elkarteen Udal Erregistroan. Eskakizun horren ordez, salbuespen gisa, onar daiteke Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emana izatea, direlako elkarte horiek noizean behin jardueraren bat egiten badute Pasaiako udalerrian, eta haietan udal presentzia instituzionala egotea interesgarri jotzen bada.

Pasaiako elkarteek beren egoitza Pasaian izan beharko dute.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1. ATALA

A) BURUTU DIREN ESTROPADEN DATUAK

a.1) Estropada bakoitzaren memoria

Klub antolatzailea.

Lehia maila.

Estropadaren data.

Jardunaldian parte hartu duten kluben zerrenda.

Parte-hartzaile talde kopuruak.

Emaitzak.

Egindako jarduera egiaztatzeko eta horren lekuko izateko balio duen dokumentazio grafikoa edo ikus-entzunezkoa.

B) DATU EKONOMIKOAK BAIEZTATZEN DITUEN DOKUMENTAZIOA

Estropaden balantzea.

Diru-sarreren zerrenda.

Elkartearen edo entitatearen diruzainak izenpetzen duen agiria ziurtatuz aitortzen diren diru-sarrerak klubak izan dituen laguntza publiko, pribatu zein bestelako izaerako guztiak direla.

Fakturen zerrenda

Fakturak bat etorriko dira dirulaguntzaren xede den proiektua edo jarduera garatzen den aldiarekin.

Faktura agiri zenbakia

Data

Hornitzailearen IFK

Hornitzailearen izena

Kontzeptua

Zenbatekoa

Aurretik azaldutako atalak jasotzen ez dituzten faktura guztiak ez dira dirulaguntzaren justifikazioan sartuko.

Langile gastuen kasuan, kotizazio likidazioaren ordainagiriaren, honako hauen bidez justifikatu beharko dira: RLC (Kotizazioen Likidazio Zerrenda) eta RNT (Langileen Zerrenda Nominala), nominak, 110 eredua eta atxikipenen 190 eredua.

2. ATALA

A) BURUTU DEN PROGRAMA BAKOITZAREN MEMORIA

Klub antolatzailea.

Jardueren deskribapena.

Eskola eta klubaren arteko hitzarmena.

Parte-hartzaile kopurua.

Arduradun tekniko kopurua eta horien formakuntza maila.

Jardueraren hasiera eta amaiera data.

Egindako jarduera egiaztatzeko eta horren lekuko izateko balio duen dokumentazio grafikoa edo ikus-entzunezkoa.

B) DATU EKONOMIKOAK BAIEZTATZEN DITUEN DOKUMENTAZIOA

Jardueraren balantzea.

Diru sarreren zerrenda.

Elkartearen edo entitatearen diruzainak izenpetzen duen agiria ziurtatuz aitortzen diren diru-sarrerak klubak izan dituen laguntza publiko, pribatu zein bestelako izaerako guztiak direla.

Fakturen zerrenda

Fakturak bat etorriko dira dirulaguntzaren xede den proiektua edo jarduera garatzen den aldiarekin.

Faktura agiri zenbakia.

Data.

Hornitzailearen IFK.

Hornitzailearen izena.

Kontzeptua.

Zenbatekoa.

Aurretik azaldutako atalak jasotzen ez dituzten faktura guztiak ez dira dirulaguntzaren justifikazioan sartuko.

Langile gastuen kasuan, honako hauen bidez justifikatu beharko dira: RLC (Kotizazioen Likidazio Zerrenda) eta RNT (Langileen Zerrenda Nominala), nominak, 110 eredua eta atxikipenen 190 eredua.

3. ATALA

A) DATU EKONOMIKOAK BAIEZTATZEN DITUEN DOKUMENTAZIOA

Material-mota.

Materialaren deskribapen teknikoa.

Materiala erosteko beharra.

Erositako materialaren zenbatekoa.

Erositako materialaren fakturen zerrenda

Fakturak bat etorriko dira dirulaguntzaren xede den proiektua edo jarduera garatzen den aldiarekin.

Faktura agiri zenbakia.

Data.

Hornitzailearen IFK.

Hornitzailearen izena.

Kontzeptua.

Zenbatekoa.

Aurretik azaldutako atalak jasotzen ez dituzten faktura guztiak ez dira dirulaguntzaren justifikazioan sartuko.

Klubak egindako jardueren memoria: datak, parte-hartzaileak eta jarduera horietara bideratutako zenbatekoa adierazita.

Klubak egindako lana egiaztatzeko eta horren lekuko izateko balio duen dokumentazio grafikoa edo ikus-entzunezkoa.

NON ESKATZEN DA?

    ZENBAT BALIO DU?

    Ez du kosturik

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    1. Balorazio teknikoa eta txostena egin
    2. Balorazio batzordearen proposamenak
    3. Alegazio epea
    4. Alegazioen txosten teknikoa
    5. Balorazio batzordearen irizpena
    6. Organo eskudunaren akordioa: Tokiko Gobernu Batzarra
    7. Emandako diru laguntzak ordaindu

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Tokiko Gobernu Batzarra

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Sustapen arloa - Jarduera fisikoa eta kirola

    OHARRAK

    Araudi honen bidez ez dira inolaz ere arraunarekin lotutako ohiko jarduerak diruz lagunduko.

    Dirulaguntza espediente honen inguruko argitalpenak ikusteko:

    https://www.pasaia.eus/espedienteetako_argitalpenak

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Datuen tratamenduaren arduraduna: PASAIAKO UDALA

    Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: dbd-dpd@pasaia.net (datuen babesarekin zerikusia duten gaietarako bakarrik erabiltzeko)

    Xede orokorra: Udalak kudeatzen dituen prozedura eta espedienteak tramitatzea.

    Xede espezifikoa; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.08 Atala: KIROLAK

    Eskubideak: Irispide eskubidea, Zuzentzeko eskubidea, Ezerezteko eskubidea, Tratamendua mugatzeko eskubidea eta aurka egiteko eskubidea

    Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO