ZER DIRA?
Giro alai eta atseginean burutuko diren aisialdirako jardueren bidez, herriko haurrek euskaraz eta berdintasunean jolastu eta herriaz gozatzeko aukera izango dute.
NORENTZAT:
Pasaian erroldatuta dauden edo Pasaian ikasten duten haurrentzat (2016. eta 2022. urteen artean jaiotakoak; 3-10 urte)
DATAK:
Uztailak 1-30 (biak barne), astelehenetik ostiralera.
ORDUTEGIA:
9:30-13:00
*Zaintza zerbitzu aukera 8:30-9:30 (barrutian taldea osatzen bada)
IZEN EMATEA:
Maiatzaren 7tik maiatzaren 18ra
Pasaian erroldatuta dauden edo Pasaian ikasten duten haurrentzat (2016. eta 2022. urteen artean jaiotakoak; 3-10 urte).
Kuotaren ordainagiria: Ordainketa umearen izenean egingo da kontu korronte honetan: Kutxa ES55-2095-5400-02-1061652334 edo bestela Herritarren Arreta Zerbitzuan ordainduko da momentuan.
Haurraren osasun-txartela.
NAN edo familia-liburua.
Pasaiako Udalari espresuki gurasoak edo legezko tutoreak emandako baimena datu pertsonalen tratamendurako, eta baita jardueretan interesdunaren irudiak erabiltzeko ere. Baimen horrek balioa izango du, idatziz ezeztatzen den arte. Halaber, baimen hau zabaltzen da, premia larria izango balitz, beharrezko erabaki mediko eta kirurgikoak hartzeko erabakiraino, betiere mediku baten zuzendaritzapean.
| 003 - Udaleku Irekiak | |
|---|---|
| Udaleku Irekiak | 81,81 Euro |
| Udaleku irekiak: Udal Gizarte Zerbitzuetatik deribatutako kasuak | 0 Euro |
| Zaintza zerbitzua udaleku irekietan | 65,00 Euro |
| 004 - Gazteria Arloko Programak. Familientzako hobaria | |
|---|---|
| Familiaren diru-sarrera gordin guztiak kontuan harturik, ondoko taularen arabera: (Hobari horiek ezin izango dira bata bestearekin pilatu, eta berehala ezartzekoak izango dira, egoki egiaztatu eta gero) | |
| LAGS (seme-alaba bateko familiak) | 60 % |
| LAGS x1,5 (seme-alaba bateko familiak) | 40 % |
| LAGS x2 (seme-alaba bateko familiak) | 20 % |
| LAGS x3 (seme-alaba bateko familiak) | 0 % |
| LAGS x4 (seme-alaba bateko familiak) | 0 % |
| LAGS (2 seme-alabako familiak) | 75 % |
| LAGS x1,5 (2 seme-alabako familiak) | 55 % |
| LAGS x2 (2 seme-alabako familiak) | 35 % |
| LAGS x3 (2 seme-alabako familiak) | 15 % |
| LAGS x4 (2 seme-alabako familiak) | 0 % |
| LAGS (3 seme-alaba edo gehiago.) | 90 % |
| LAGS x1,5 (3 seme-alaba edo gehiago.) | 80 % |
| LAGS x2 (3 seme-alaba edo gehiago.) | 70 % |
| LAGS x3 (3 seme-alaba edo gehiago.) | 50 % |
| LAGS x4 (3 seme-alaba edo gehiago.) | 20 % |
Udaleku irekien kuota 81,81 €-koa da eta zaintza zerbitzuaren kuota 65€-koa.
Zaintza zerbitzua eta udaleku irekietan izena ematen duten haurrek, beraz, 146,81€ ordaindu behar dute.
Ordainketa haurraren izenean egingo da, kontu korronte honetan: Kutxa ES55-2095-5400-02-1061652334
Familia-errentaren arabera hobariak daude: hobariak ikusi
Ez dagokio
Ez dagokio
Sustapen arloa - Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapena
MATRIKULAZIOA
Matrikulazio-epeak 2026eko maiatzaren 7etik 18ra bitarte.
TALDEAK
Adina eta barrutia kontuan izanda banatuko dira haurrak.
PLAZAK
Plaza mugatuak dira, guztira 360. Plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da.
Datuen tratamenduaren arduraduna: PASAIAKO UDALA
Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: dbd-dpd@pasaia.net (datuen babesarekin zerikusia duten gaietarako bakarrik erabiltzeko)
Xede orokorra: Udalak kudeatzen dituen prozedura eta espedienteak tramitatzea.
Xede espezifikoa; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.09 Atala: GAZTERIA
Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO