Pasaiako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Kultur jarduerak eta programak finantzatzeko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pasaiako udalerrian garatutako kultur programak eta jarduerak bultzatzeko laguntzak.

NORK ESKA DEZAKE?

Egoitza eta jarduteko esparrua Pasaian dituzten irabazi asmorik gabeko kultur elkarteek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaera egitean:

  • E002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio).
  • E049 Pasaiako Udalerrian kultur jarduerak eta programak finantzatzeko dirulaguntza.
  • Banku edo aurrezki-kutxa batek egindako ziurtagiria, dirulaguntza eskatzailea urte horretan kontu korronte jakin baten titularra dela ziurtatzen duena. OHARRA hori beharrezkoa izango da bakarrik aurreneko aldia denean edota kontu korrontearen zirkunstantziak aldatu direnean.
  • Eskariaren arduradunaren edo arduradunen NAN, baldin eta eskaria norberaren izenean egiten bada, edota osaera zehaztua ez duten taldeen izenean.

Zuriketa egitean:

  • Dirulaguntza justifikatzeko inprimakia.
  • Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua kalkulu-orriaren formatuan, eredu erabilgarriaren arabera egina.
  • Publizitate aleak.

Gorago adierazitako dokumentuez gain, Pasaian helbidea ez duten talde edo elkarteek dirulaguntza lehenbiziko aldiz eskatzen dutenean, nortasuna egiaztatzen duen agiriak (NAN, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria, estatutuak, eraketa-eskriturak...) aurkeztu beharko dituzte.

NON ESKATZEN DA?

    ZENBAT BALIO DU?

    Ez du kosturik

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    Urteko programetarako dirulaguntzak:

    1. Eskabideen ebaluazioa eta txosten teknikoa.
    2. Kultura eta Hezkuntzako Informazio Batzordearen irizpena.
    3. Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpena.
    4. Ebazpenaren jakinarazpena eta argitalpena.
    5. Dirulaguntzaren lehenengo ordainketa.
    6. Dirulaguntzaren justifikazioa (interesatua).
    7. Txosten teknikoa.
    8. Kultura eta Hezkuntzako Informazio Batzordearen irizpena.
    9. Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpena.
    10. Ebazpenaren jakinarazpena eta argitalpena.
    11. Dirulaguntzaren bigarren ordainketa

    Dirulaguntza izendunak:

    1. Dirulaguntza arautzen duen hitzarmenaren edo ebazpenaren proposamena
    2. Kontu-hartzailearen aurrefiskalizazioa.
    3. Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpena.
    4. Ebazpenaren jakinarazpena eta argitalpena.
    5. Dirulaguntzaren lehenengo ordainketa.
    6. Dirulaguntzaren justifikazioa (interesatua).
    7. Txosten teknikoa.
    8. Kultura eta Hezkuntzako Informazio Batzordearen irizpena.
    9. Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpena.
    10. Ebazpenaren jakinarazpena eta argitaralpena.
    11. Dirulaguntzaren bigarren ordainketa.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Tokiko Gobernu Batzarra

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Sustapen arloa - Kultura eta Hezkuntza

    OHARRAK

    Dirulaguntza espediente honen inguruko argitalpenak ikusteko:

    https://www.pasaia.eus/espedienteetako_argitalpenak

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Datuen tratamenduaren arduraduna: PASAIAKO UDALA

    Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: dbd-dpd@pasaia.net (datuen babesarekin zerikusia duten gaietarako bakarrik erabiltzeko)

    Xede orokorra: Udalak kudeatzen dituen prozedura eta espedienteak tramitatzea.

    Xede espezifikoa; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.07 Atala: KULTURA ETA HEZKUNTZA

    Eskubideak: Irispide eskubidea, Zuzentzeko eskubidea, Ezerezteko eskubidea, Tratamendua mugatzeko eskubidea eta aurka egiteko eskubidea

    Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO