Lezoko
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Udalekuetako matrikulazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lezoko Udalak antolatutako udaleku irekia. Hiru eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendua, udako oporraldian eta jolas giroan ikasturtean zehar ikasitako euskara maila mantentzen edo hobetzen joan daitezen lezoko ingurunea, historia eta tradiziotan sakontzen.

NORENTZAT: 3 urtetik 12 urtera (2014tik 2023ra jaioak). OHARRA: 3 urteak eginak izan behar ditu.

NON eta NOIZ: Lezo Herri Eskola uztailaren 1etik 30era. Astelehenetik ostiralera. Ordutegia, 9:30-13:30.

NORK ESKA DEZAKE?

BALDINTZAK

Adin tartea: 3 eta 12 urte bitartean izatea.

Matrikula ordaintzea.

MATRIKULAK ONARTZEKO IRIZPIDEAK

Hiru irizpide aplikatuko dira:

a) Lezon erroldatuak izatea, 2026-01-01 aurretik.

b) Bere bizilekua aldatu dutenak salbu edo etorkinen familiak izatea.

c) Lezoko ikastetxeren batean matrikulatuta egotea.

PLAZA HUTSEN BANAKETA

Aurreko hiru irizpideak aplikatu eta kanpo geratzen direnen kasuan, eta plaza librerik geratuko balitz, orduan zozketa egingo da.

Aurrematrikula (Ordaindu gabe epe barruan izena eman beharko da) egindakoen artean, osatzeko dauden taldeetan txertatuko dira (Taldeak haurren adinen baitan egiten dira).

Gehienezko haur kopurua 200 izango da.

OHARRAK

1-lzen-emate orrian gurasoen sinadura ezinbestekoa da

2- Hobariak: Aurretik eskatuta, Lezoko Udalak emandako hobarien ziurtagirian jasotakoa.

3-Ordainketa ezin da zatikatu.

4-Behin matrikularen zenbatekoa ordainduta eta udalekuak hasita, ez da itzuliko, haurrak jarduera uzten badu ere.

5-Matrikulatzerakoan haurraren argazki bat ekarri (Aukeran euskarri digitalean).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria.
  2. Izen-ematearen prezioa ordaindu izanaren egiaztagiria, kontzeptuan haurraren izen-deiturekin.
  3. Haurraren argazki bat.

NON ESKATZEN DA?

Internet bidez: https://udala.lezo.eus/udalekuak

[OHARRA: 2026-04-13tik 2025-04-30ra bitartean aktibatauko da lotura bidezko izen-emate formualarioa]

Aurrez aurre: Kultura saileko bulegoan (Donibane kalea, 2).

Ordutegia: 8:30etatik 13:30etara.

Informazio gehiago: 943 513 476 (Euskara Zerbitzua).

BETEKIZUN EKONOMIKOAK

07.13. - Udako jarduerak (Udalekuak)
Zerga kuota
Aplikatuko diren tarifak hauek izango dira:
Matrikula88,00 €
Haurtzaindegi Zerbitzua57,00 €

HOBARIAK:

Hobarien onuradun direnek, aitortu zaien beherapena aplikatu beharko diete matrikularen prezioari. Hobari eskubidea, behin udalean eskatuta, urte baterako indarraldia duen aitorpena da.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 15 egun

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Eskaera orriaren datuak ziurtatu.

  • Dagokion tasa ordaindu duela.
  • Lezon erroldatua dagoela (edota bere kasuan, erroldatuta ez egon arren, Lezoko ikastetxetan matrikulatua dagoela).
  • Baldintzak betetzen ez duenari, saileko zinegotziak sinatua, erantzun-gutuna igorri .

Eskaera-orriaren datuak Datu Basean sartu.

Matrikulazioa bukatzerakoan, udalekuak kudeatzen duen enpresari igorri Datu Basea udalekuaren taldeak antolatu ditzan.

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Euskara Saila - Euskara Saila

OHARRAK

Beste herrietako haurrak parte hartu ahal izango dute baldin eta, izen-emateko epea amaitu eta, Lezoko haurrak onartu ondoren, plaza librerik geratuko balitz eta baldintzak beteko balituzte.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gazteak eta haurrak

Fitxategiaren xedea: Herriko gazteen eta haurren bizikidetza eta partaidetza sustatzeko jardueren kudeaketa.

Aurreikusitako lagapenak:- Gipuzkoako Foru Aldundia

Eskubideak: datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, eramateko, tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubidea.

Datuen tratamenduaren arduraduna: Lezoko Udala, Gurutze Santuaren Plaza, 1. 20100 Lezo (Gipuzkoa): dbo@lezo.eus

Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik. Legitimazio zehatzagoa tratamendu-jardueren erregistroan aurki daiteke, edo, bestela, fitxari dagokion araudi aplikagarrian.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta daiteke gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: www.lezo.eus/eu/datu-babesa