Idiazabalgo
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

KULTUR IKASTAROAK

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Euskara eta Kultura Sailak sustatutako ikastaroetan izena ematea irailaren 1etik 13ra arte.

ikastaroetako plazak zozketa bidez esleituko dira, ez hurrenkeraren arabera.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

        Aurrez aurre:

        Liburutegia
        Idiazabalgo Udala
        Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
        943187099

        Irailaren 1tik 11ra: 9:30-13:00

        Online: www.idiazabal.eus

        Irailaren 1etik 13ra

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        10.04 - Irakaskuntza berezien zerbitzuengatiko prezio publikoa. Kultur ikastaroak
        142. artikulua Tarifa aplikatzeko arauak

        1. Ordaintzeko obligazioa ikastaroan parte hartzeko izena ematetik sortzen da.

        2. Zerga kitapena ordaintzera behartuta geratuko da parte hartzeko izena eman duen pertsona fisikoa, eta adin-txikikoen kasuan sujeto pasiboak izango dira beren gurasoak, tutore edo ordezkari legalak.

        3. Kuota osoa kasu guztietan aplikatuko da, erabiltzailea zerbitzura zein egunetan sartu den aparte utzita, eta eskubidea emango du antolatzen diren jarduera guztietan parte hartzeko.

        Matrikularen prezioan sartuta dago ikaskuntzarako behar den material tekniko bereziaren gastua.

        TARIFAK:

        Joste lanak ikastaroa, ikasturtea.190,30 €
        Egur-lanketa ikastaroa, ikasturtea.275,94 €
        Altzarien zahar berritzea190,30 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete (1)

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Kultur ikastaroak:

        1. Behin behineko zerrenden argitaratzea webgunean eta iragarki taulan (irailak 16)

        2. 3 eguneko epea akatsak zuzentzeko

        3. Behin betiko zerrenden argitaratzea (irailak 28)

        4. Plaza libreak eta itxaron zerrendak kudeatuko dira

        5. Ikastaroen hasiera (urriak 1)

        6. Bi asteko probaldia egongo da. Urriaren 15ean amaituko da ikastaroan baja eskatzeko epea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatea

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Kultura, Kirola, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria - Kirola, Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria

        OHARRAK

        ORDAINTZEKO EPEA: azaroaren 3tik abenduaren 10era

        .-Helbideratuak: bankutik pasako da erreziboa azaroaren 5ean

        .-Ez helbideratuak: Agiriak eskuragarri egongo dira web orrian edo Udaletxean. (Agiriak etxera bidaliko dira, baina udala ez da jaso ez izanaren erantzule izango)

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu «Datuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politika»ren atala begiratu (www.idiazabal.eus)