Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Auzo eta elizateetan jaiak antolatzeko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eskoriazako auzo edo elizateetan jaiak antolatzeko dirulaguntza

Dirulaguntzak eskatzeko epea maiatzaren 25ean bukatzen da.

NORK ESKA DEZAKE?

Deialdi honen helburu diren dirulaguntzak eskatu ahal izango ditu ondorengo baldintzak betetzen dituen edozein pertsona fisiko edo juridikok:

1.- Erakundeak

a) Egoitza Eskoriatzan izatea, eta bere jarduera, nagusiki, herri honetan garatzea.

b) Egiaztatu ahal izatea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela dirulaguntza eskatzen duten egunean.

2.- Pertsona fisikoen taldeak

Adinez nagusiak eta Eskoriatzan erroldatutakoak izan beharko dira. Auzotarren taldeak direnean taldearen ardudadunen eta N.A.N. zenbakia adierazi beharko dute.

Kasu horretan, berariaz jaso beharko dira, bai eskabidean, bai dirulaguntza emateko erabakian, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartutako egikaritze-konpromisoak, bai eta bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, eta horiek ere onuraduntzat hartuko dira

Inolaz ere ezingo dute Eskoriatzako Udalaren dirulaguntzarik jaso balore unibertsalen aurkako helburuak, onarpen sistema, funtzionamendua edo jarduera dituzten pertsona edo erakundeek.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

1.- Dirulaguntza eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du)

  • Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean izatea.

  • Administrazioari dirua itzultzeko ezein prozesutan sartuta ez egotea.

  • Jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu ez izana. Eskatu badu, horri buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da.

  • Ez duela sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoa den araudia urratzeagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.

  • Bere xedeak eta helburuak ez izatea emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioaren aurkakoak.

  • 38/2003 Legearen 13.2. eta 13.3 artikuluetan ezarritako debeku-arrazoietako batean ere ez dagoela.

Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea eskaera-orrian horren aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoakegunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

2.- Berariazko eskaera, memoria eta aurrekontuak izan beharko dituena. I. eranskina.

3. 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten dituztenek kasuetan Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute.Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du

Dirulaguntzaren bigarren zatia jasotzeko (% 40a) ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dira telematikoki deialdiaren urteko azaroaren 1eko baino lehen:

  • Eskaera orria
  • Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa (II eranskina)
    • Jaien memoria
    • Gastuen eta diru sarreren balantzea
    • Jarduerak sortutako gastuen zerrenda sailkatua honako hauekin: hartzekodunaren identifikazioa, faktura zenbakia edo froga-balio baliokidea duen dokumentua, zenbatekoa, fakturaren data eta ordainketa eguna
    • Diruz lagundutako jardueraren ondorioz sortutako dirulaguntzei eta gainerako diru-sarrerei buruzko ziurtagiria, balantzean hori islatu ala ez (sarreren jatorria eta zenbatekoa adierazi beharko da).
  • Dokumentazio grafikoa (kartelak, liburuxkak, libretoak, banatutako idatzizko materiala, prentsa oharrak eta abar).
  • Fakturak behar bezala beteta.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

          Ohiko postaz:
        • Eskoriatzako Udala.
          Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

              KOSTUA

              Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

              ERABAKITZEKO EPEA

              • Aurreikusitako epea: hilabete bat.
              • Legezko epea: hiru hilabete.
              • Administrazio isiltasunaren eragina: ez dagokio.

              LEGEAK ETA ARAUAK

              Eskoriatzako auzoetan eta elizateetan jaiak antolatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak.

              ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
              • Eskaera eta dokumentazioa tramitatzearen ardura duen arlora bideratu.
              • Teknikariaren txostena, Kultura.
              • Batzorde informatzailearen proposamena, Kultura, Euskara, Gazteria eta Hezkuntza.
              • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
              • Jakinarazpena, eskatzaileari.
              • Hala badagokio, onartutako kopuruaren %60ko aurrerapena.
              • Dirulaguntzaren bigarren zatia eskatzeko dokumentazioa aurkeztu.
              • Teknikariaren txostena, Kultura.
              • Batzorde informatzailearen diktamena, Kultura, Euskara, Gazteria eta Hezkuntza.
              • Jakinarazpena, eskatzaileari.
              • Ordainketa/Itzulketa egin.
              • Alkatetzaren erabakia, prozedura jasota uzteko eta amaitzeko.

              ORGANO ERABAKITZAILEA

              Alkatea

              TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

              Kultura - Kultura

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              DATU BABESA

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

              Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

              Bertaratuta:

              Eskoriatzako Udala

              Fernando Eskoriatza plaza

              20540 Eskoriatza

              Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria