Herritar, erakunde edo beste administrazio publikoek Udaleko arlo, organo edo zerbitzuei aurkeztutako idatzi eta jakinarazpen guztiak jasotzeko, erregistratzeko eta dagokion organo edo zerbitzura bideratzeko.
Udaleko edozein arlori eskabide edo idatziren bat zuzendu nahi dioten guztiek (pertsona fisiko zein juridikoek), edo euren ordezkari legalek.
BESTE ERA BATZUK:
39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako entitateetan (Correoseko bulegoetan, Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxe-bulegoetan eta erregistro-gaietarako laguntzarako bulegoetan).
Eskaria posta bulegoan aurkezten bada, gutun-azal irekian aurkeztu behar da, data eta beste datuen zigilua ipintzeko. Ondoren, posta ziurtatuaren bidez bidaliko da, eta bidali izanaren agiria emango dio Correosek.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ez dagokio
Orokorrak - Orokorra
Eskariak betetzen laguntzeko, Udalak normalizatutako eskabideak ditu. Inprimaki-mota bakoitzean, tramite hori burutzeko behar den informazioa eta dokumentazioa zehazten da; beraz, tramite bakoitzari dagokion inprimakia erabiltzea gomendatzen da.
Tramite zehatz bat egiteko inprimakirik ez balego, normalizatutako eskaera-orri orokorra ere erabili ahal izango da. Hala ere, ez da derrigorra inprimaki horiek erabili behar izatea.
Udaletxera faxez edo posta elektronikoz bidalitako idatziei, ezta egindako abisuei, kexei edo iradokizunei ere (ez udaletxean zuzenean aurkeztutakoei, ez Herritarren Postontziaren bidez bidalitakoei), EZ zaie sarrerarik emango.
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria