Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Euskara ikasteko matrikulak ordaintzeko dirulaguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Euskara ikastaroa egin duten helduentzako dirulaguntzak. Laguntza hauek Leintz Udal Euskaltegian nahiz bestelako euskaltegi edo barnetegietan ikasi duten herritarrentzako dira. Laguntzak, bukatutako ikastaroa ordaintzeko emango dira.

  • Eskaera epea: azkeneko egunak azaroak 27
  • Laguntza motak:
    • Leintz Udal Euskaltegian ikasitako ikasleei matrikularen %60ra arteko dirulaguntza emango zaie.
    • Leintz Udal Euskaltegia ez den beste euskaltegi edo barnetegi batean ikasitako ikasleei matrikularen % 50era arteko dirulaguntza emango zaie.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Eskoriatzan erroldatutakoek.
  • Eskoriatzako Udaleko zinegotziek nahiz plantilako langileek.
  • Eskoriatzako kirol edo aisialdi elkarteetan diharduten pertsonek, euren egitekoa aisialdiko eremuan erabakigarria denean.

Bete beharreko baldintzak:

  • Matrikula ordainduta izatea.
  • Asistentzia gutxienez % 75ekoa izatea.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):
    • Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean dituela.
    • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
    • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu.
    • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
    • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
    • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
  • Matrikula ordaindu izanaren agiria (Leintz Udal Euskaltegiko ikasleek ez dute aurkeztu beharrik izango, udal euskaltegiak berak egiaztatuko du).
  • Ikastaroan izandako asistentzia egiaztatzeko, euskaltegiak edo barnetegiak egindako agiria (Leintz Udal Euskaltegiko ikasleek ez dute aurkeztu beharrik izango, udal euskaltegiak berak egiaztatuko du).

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

          Ohiko postaz:
        • Eskoriatzako Udala.
          Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Euskara zerbitzua
            Udaletxea
            Fernando Eskoriatza plaza 3. solairua 20540 ESKORIATZA
            943 714 688

              • Telematikoki:
              1. “Aurkeztu behar diren agiriak” atalean aipatzen diren eskaera orriak deskargatu eta bertako informazioa bete (PDF betegarriak dira).
              2. Eskatzen den gainontzeko dokumentazioa baduzula ziurtatu.
              3. Tramitazio telematikoarekin hasi, eta eskatzen duenean (“Dokumentuak” pausuan), aurreko 2 puntuetan aipatutako dokumentazioa erantsi.

              KOSTUA

              Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

              ERABAKITZEKO EPEA

              • Aurreikusitako epea: bi hilabete.
              • Legezko epea: hiru hilabete.
              • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

              LEGEAK ETA ARAUAK

              ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
              • Eskaera eta dokumentazioa tramitatzearen ardura duen arlora bideratu.
              • Teknikariaren txostena, Euskara.
              • Batzorde informatzailearen diktamena, Kultura, Euskara, Gazteria eta Hezkuntza.
              • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
              • Jakinarazpena, eskatzaileari.
              • Ordainketa/Itzulketa egin.

              ORGANO ERABAKITZAILEA

              Alkatea

              TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

              Kultura - Euskara

              OHARRAK

              Eskaerak jaso ahala tramitatuko dira.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              DATU BABESA

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

              Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

              Bertaratuta:

              Eskoriatzako Udala

              Fernando Eskoriatza plaza

              20540 Eskoriatza

              Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria