Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Udal baskula erabiltzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pisatze automatikoko zerbitzua ematea udal-titulartasuneko baskulan

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisikok edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

Eskabide-orria. Zenbat pisu egin nahi diren adieraziz.
• Gipuzkoako Nekazaritza Ustiategien Erroldan Eskoriatzan kokatutako ustiategi baten titular gisa inskribatuta egotearen egiaztagiria, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

          Ohiko postaz:
        • Eskoriatzako Udala.
          Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Obra eta Zerbitzuak
            Udaletxea
            Fernando Eskoriatza plaza 1, 1. solairua 20540 ESKORIATZA
            626 716 944

              • Telematikoki:
              1. “Aurkeztu behar diren agiriak” atalean aipatzen diren eskaera orriak deskargatu eta bertako informazioa bete (PDF betegarriak dira).
              2. Eskatzen den gainontzeko dokumentazioa baduzula ziurtatu.
              3. Tramitazio telematikoarekin hasi, eta eskatzen duenean (“Dokumentuak” pausuan), aurreko 2 puntuetan aipatutako dokumentazioa erantsi.

              KOSTUA

              01 - Udal-baskula erabiltzeagatiko tasa
              1.artikulua. ZERGAGAIA.
              Tasaren zergapeko egitatea udal-titulartasuneko baskula publikoan pisatze automatikoko zerbitzua ematea da.
              2. artikulua. SUBJEKTU PASIBOAK.
              Tasa ordaintzera behartuta daude, zergadun gisa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko eta juridikoak eta entitateak udal baskula publikoan pisatze automatikoko zerbitzua jasotzen dutenean.
              3. artikulua.- KUDEAKETA ARAUAK.
              - Baskula erabiltzeko, fidantza jarri eta giltza bat emango da.
              - Fidantza hori itzuliko da zerbitzuaren erabiltzaileak Udalari giltza itzulitakoan.
              - Giltza ez itzultzeak automatikoki ekarriko du fidantza galtzea.
              Urtean 6 pisaldira arte:

              -Zerbitzua eskatzen denean hasten da ordaintzeko betebeharra. Zerbitzua eskatutakoan adierazi beharko da zenbat pisaldi egin nahi diren. Zerbitzua erabili aurretik ordaindu beharko da.
              - Kuotaren arabera eska daitezkeen zenbatekoak Udalak likidatuko ditu, eskaeran adierazten diren pisaldien arabera.
              - Eskaera egin, fidantza jarri eta dagokion kuota ordaindutakoan, baskula erabili ahal izateko giltza bat emango zaio interesdunari. Giltza hori norberaren erabilerarako izango da, eta ezin izango zaio inori utzi.
              Urtean 6 pisaldi baino gehiago:

              - Zerbitzua eskatzen denean hasten da ordaintzeko betebeharra.
              - Eskaera egin, fidantza jarri eta dagokion kuota ordaindutakoan, baskula erabili ahal izateko giltza bat emango zaio interesdunari. Giltza hori norberaren erabilerarako izango da, eta ezin izango zaio inori utzi.
              - Kuotaren arabera eska daitezkeen zenbatekoak hilabetero eskatuko eta likidatuko dira egindako pisaldi bakoitzarengatik.
              4. artikulua.- ZERGA KUOTA.

              Tasa horrengatik kitatu eta eskatuko den zenbatekoaondorengo tarifaren arabera lortuko da:
              Fiantza6,00 €
              Pisaldi bakoitzeko:3.85 €
              Pisaldi bakoitzeko,Gipuzkoako nekazaritzako ustiategien erregistroan Eskoriatzako ustiategi bateko titular gisa inskribatuta daudenek0,20 €

              ERABAKITZEKO EPEA

              • Aurreikusitako epea: hamabost egun.
              • Legezko epea: hiru hilabete.
              • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

              LEGEAK ETA ARAUAK

              ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
              • Zerbait falta izanez gero, eta erregistratzeko tematzen bada, erregistratu eta idazkia zuzentzeko eskaera egin.
              • Zerbitzua ordaindu dela, hala badagokio, eta fidantza jarri dela egiaztatu.
              • Giltza eman interesdunari baskula erabil dezan. Giltza berak bakarrik erabiltzeko izango da, ezingo zaio inori utzi.
              • Kontuhartzailetzari jakinarazi tasaren hileko likidazioa egin dezan, hala badagokio.
              • Behin zerbitzua amaituta, interesdunak giltza itzuli beharko du eta jarritako fidantza itzuliko zaio.

              ORGANO ERABAKITZAILEA

              Alkatea

              TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

              Hirigintza - Obrak eta zerbitzuak

              OHARRAK

              Fidantza:

              Baskula erabiltzeko, 6 €-ko fidantza jarri eta giltza bat emango da. Fidantza hori itzuliko da zerbitzuaren erabiltzaileak Udalari giltza itzulitakoan.

              Giltza ez itzultzeak automatikoki ekarriko du fidantza galtzea.

              Urtean 6 pisaldira arte:

              Zerbitzua eskatzen denean hasten da ordaintzeko betebeharra. Zerbitzua eskatutakoan adierazi beharko da zenbat pisaldi egin nahi diren. Zerbitzua erabili aurretik ordaindu beharko da.

              Kuotaren arabera eska daitezkeen zenbatekoak Udalak likidatuko ditu, eskaeran adierazten diren pisaldien arabera.

              Eskaera egin, fidantza jarri eta dagokion kuota ordaindutakoan, baskula erabili ahal izateko giltza bat emango zaio interesdunari. Giltza hori norberaren erabilerarako izango da, eta ezin izango zaio inori utzi.

              Urtean 6 pisaldi baino gehiago:

              Zerbitzua eskatzen denean hasten da ordaintzeko betebeharra.

              Eskaera egin, fidantza jarri eta dagokion kuota ordaindutakoan, baskula erabili ahal izateko giltza bat emango zaio interesdunari. Giltza hori norberaren erabilerarako izango da, eta ezin izango zaio inori utzi.

              Kuotaren arabera eska daitezkeen zenbatekoak hilabetero eskatuko eta likidatuko dira egindako pisaldi bakoitzarengatik.

              Arau-hausteak: Honako hauek ezartzen dira:

              a) Zergapekoa ez den beste edozein pertsonari pisatzeko aukera ematen dion edozein jarduera (arina)

              b) Giltza erabiltzea dagokion kuota ordaindu gabe, 5 pisaldi baino gutxiagorako eskaera egin denean. (pisaldi bakoitza arau-hauste arin bat izango da).

              c) Dagokion autolikidazioa ez egitea hilero, edo iruzurrarekin egitea (arina).

              d) Baskulako giltzaren kopiak egitea (larria).

              Arau-hauste horiei honako zigor hauek dagozkie:

              a) Hutsegite arinak: 50 euroko zigorra eta hilabete batean baskula erabili ezin izatea.

              b) Hutsegite larriak: 100 euroko zigorra eta hiru hilabetetan baskula erabili ezin izatea.

              c) Urte berean hutsegite arin bat baino gehiago eginez gero, 100 euroko beste zigor bat ezarriko da, eta hiru hilabetean baskula erabili ezin izatea. Zigor hori arau-hauste bakoitzagatik ezarritako zigor bakoitzari gehituko zaio.

              d) Arau-hauste larri bat baino gehiago eginez gero, denbora mugagabez gal daiteke baskula erabiltzeko aukera.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              DATU BABESA

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

              Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

              Bertaratuta:

              Eskoriatzako Udala

              Fernando Eskoriatza plaza

              20540 Eskoriatza

              Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria