Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Aisialdirako ortuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aisialdiko baratzen helburu nagusia okupazioa sustatzea da helduen aisialdia modu praktikoan eta aberasgarrian bultzatuz.

Gainera:

  • Nekazaritza tradizionalaren zenbait erabilera eta ohitura berreskuratuz
  • Produktu naturaletan oinarritutako elikadura osasuntsua sustatzea
  • Konpostajea sustatzea
  • Iraunkortasun-irizpideak jarraitzea

Baratzeen erabilera prekarioan emango zaie, batez ere adinekoei eta langabeei, eta jardunean dauden pertsonei eta nortasun juridikoa duten erakunde edo elkarteei irekiko zaie.

Baimenaren indarraldia, 4 urtera arte .

  • 3, 5, 7, 11, 19, 22 eta 25 ortuak. 2030-10-31ra arte gehienez.

NORK ESKA DEZAKE?

ERABILTZAILEA IZATEKO BALDINTZAK:

Pertsona fisikoen kasuan, adinez nagusia izatea.

Erakunde edo elkarteen kasuan: Nortasun juridikoa izatea, irabazi-asmorik ez izatea eta ortuaren erabilpena bere helburu sozialari lotuta egotea.

Eskoriatzan erroldatuta egotea edo egoitza soziala izatea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.

Orturik jabetzan ez izatea.

Eskoriatzako Udalarekiko zerga betebeharrak egunean izatea.

Azken bost urteetan udal ortua erabiltzeko baimena baliogabetu ez izana.

Ortuen erabilera prekarioan lagako da. Erabilera baimenak ez du sortuko titulu edo eskubide errealik.

Hau izango da esleipenerako lehentasun-hurrenkera:

Erretiratuak, baliaezintasuneko pentsiodunak edo angabetuak.

Lanean ari diren pertsonak eta nortasun juridikoa duten erakundeak edo elkarteak.

Pertsona bakoitzak ortu bakarra erabiltzeko baimena lortu ahal izango du.

Bizikidetza unitate bakoitzari ortu bakarra erabiltzeko baimena emango zaio.

Baimenen izaera pertsonala: Erabilera-baimenak pertsona fisikoei eta nortasun juridikoa duten erakunde edo elkarteei ematen zaizkie, eta berariaz debekatuta dago horiek mailegatzea, lagatzea, errentan ematea edo hirugarrenei transmititzea. Pertsona baimendua izango da ortua erabiltzearen eta erregelamendu honetan ezarritakoaren aurkako erabileraren ondoriozko ondorioen erantzule bakarra.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek:
    • Lanean aktibo ez egotearen aitorpena.
    • Orturik jabetzan ez izatearen aitorpena.
    • Partzelak erabiltzeko ezarritako betekizun eta baldintza guztiak beteko dituela adierazten duen aitorpena.
  • NANa
  • Lanerako ezintasun iraunkorraren ziurtagiria, hala badagokio.
  • Beste batzuk.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

          Ohiko postaz:
        • Eskoriatzako Udala.
          Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Gizarte zerbitzuak
            Udaletxea
            Fernando Eskoriatza plaza 1, beheko solairua 20540 ESKORIATZA
            943 713 136

              • Telematikoki:
              1. “Aurkeztu behar diren agiriak” atalean aipatzen diren eskaera orriak deskargatu eta bertako informazioa bete (PDF betegarriak dira).
              2. Eskatzen den gainontzeko dokumentazioa baduzula ziurtatu.
              3. Tramitazio telematikoarekin hasi, eta eskatzen duenean (“Dokumentuak” pausuan), aurreko 2 puntuetan aipatutako dokumentazioa erantsi.

              KOSTUA

              Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

              ERABAKITZEKO EPEA

              LEGEAK ETA ARAUAK

              ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
              • Eskaera eta dokumentazioa tramitatzearen ardura duen arlora bideratu.
              • Teknikariaren txostena, Gizarte Zerbitzuak.
              • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
              • Batzordeari informazioa eman. Gizarte Zerbitzuak eta Kirola
              • Jakinarazpena, eskatzaileari.
              • Giltzak eman.

              ORGANO ERABAKITZAILEA

              Alkatea

              TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

              Garapen ekonomikoa - Garapena

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              DATU BABESA

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

              Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

              Bertaratuta:

              Eskoriatzako Udala

              Fernando Eskoriatza plaza

              20540 Eskoriatza

              Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria