Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Eskoriatzan garatuko diren kultur programa eta jardueretarako dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eskoriatzan urtean zehar kultur programak eta ekintzak egiteko dirulaguntzak

Dirulaguntzak eskatzeko epea 2026ko maiatzaren 25ean bukatzen da

NORK ESKA DEZAKE?

Deialdi honen helburu diren dirulaguntzak eskatu ahal izango ditu ondorengo baldintzak betetzen dituen edozein pertsona fisiko edo juridikok:

1.- Erakundeak.

a) Egoitza Eskoriatzan izatea, eta bere jarduera, nagusiki, herri honetan garatzea. Salbuespen gisa, egoitza Eskoriatzatik kanpo dutenak parte hartu ahal izango dute, Kultura, Euskara, Gazteria eta Hezkuntza batzordearen iritziz kultur izaera ezagun eta nabarmeneko lanak egin eta dirulaguntzaren helburu den jarduera Eskoriatzan egiten baldin badute.

b) Egiaztatu ahal izatea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela dirulaguntza eskatzen duten egunean.

2.- Pertsona fisikoak:

Adinez nagusiak eta Eskoriatzan erroldatutakoak izan beharko dira.

Salbuespen gisa, Eskoriatzatik kanpo erroldatuta daudenak parte hartu ahal izango dute, Kultura, Euskera, Gazteria eta Hezkuntza batzordearen iritziz kultur izaera ezagun eta nabarmeneko lanak egin eta dirulaguntzaren helburu den jarduera Eskoriatzan egiten baldin badute.

Pertsona fisikoen taldeak izanez gero, arduradunen izen-abizenak eta NANak adierazi beharko dira.

Kasu horretan, berariaz jaso beharko dira, bai eskabidean, bai dirulaguntza emateko erabakian, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartutako egikaritze-konpromisoak, bai eta bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, eta horiek ere onuraduntzat hartuko dira.

Inolaz ere ezingo dute Eskoriatzako Udalaren dirulaguntzarik jaso balore unibertsalen aurkako helburuak, onarpen sistema, funtzionamendua edo jarduera dituzten pertsona edo erakundeek.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

Eskatzaileek ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dituzte:

1.- Dirulaguntza eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):

  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
  • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu. Eskatu badu, horri buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da.
  • Ez duela sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoa den araudia urratzeagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
  • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
  • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.

2.- 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten dituztenek kasuetan Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute.Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du.

3.-Diruz laguntzea eskatzen den programa edo jarduera azaltzeko txostena eta jardueraren aurrekontu zehatza, gastuak eta diru sarrerak xehetasunez banakatuta. Diru sarreretan zehaztu behar da eskatzen den dirulaguntzaren zenbatekoa. Era berean, antolatzailearen ekarpena zehaztu beharko da, horrelakorik balego.
I eranskina

Dirulaguntza likidatzeko:

1.- Diruz lagundutako jardueraren edo proiektuaren txostena (II eranskina)

a)Memoria
b) Egindako jardueraren edo proiektuaren balantze ekonomikoa.
c) Egindako gastu eta diru sarreren zerrenda zehatza.
d) Hasieran aurkeztutako aurrekontuarekiko gertatutako aldaketen azalpena, hala badagokio, eta horiek justifikatzeko txostena.
e) Helburu bererako eskatutako edo jasotako beste dirulaguntzen aitorpena

2.- Dokumentazio grafikoa (kartelak, liburuxkak, libretoak, banatutako idatzizko materiala, prentsa oharrak eta abar).

3.- Gastuen justifikazioa: Jardueragatik egindako gastuen fakturak behar bezala beteta. Diruz lagundutako jarduera osoarengatik aurkeztu beharko dira fakturak, nahiz eta Udalak emandako dirulaguntza hasierako aurrekontua baino txikiagoa izan.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Kultura zerbitzua
              Udaletxea
              Fernando Eskoriatza plaza 3. solairua 20540 ESKORIATZA
              943 714 688

              • Telematikoki:
              1. “Aurkeztu behar diren agiriak” atalean aipatzen diren eskaera orriak deskargatu eta bertako informazioa bete (PDF betegarriak dira).
              2. Eskatzen den gainontzeko dokumentazioa baduzula ziurtatu.
              3. Tramitazio telematikoarekin hasi, eta eskatzen duenean (“Dokumentuak” pausuan), aurreko 2 puntuetan aipatutako dokumentazioa erantsi.

              KOSTUA

              Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

              ERABAKITZEKO EPEA

              • Aurreikusitako epea: hilabete bat.
              • Legezko epea: hiru hilabete.
              • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

              LEGEAK ETA ARAUAK

              • Kultur edo gizarte elkarteei norgehiagoka erregimenean dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.

              ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
              • Eskaera eta dokumentazioa dagokion Administrazioari edo zerbitzuari bidali.
              • Teknikariaren txostena, Kultura.
              • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
              • Jakinarazpena, eskatzaileari.
              • Hala badagokio, onartutako kopuruaren %60ko aurrerapena.
              • Dirulaguntzaren bigarren zatia eskatzeko dokumentazioa aurkeztu.
              • Teknikariaren txostena, Kultura.
              • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
              • Jakinarazpena, eskatzaileari.
              • Ordainketa edo itzulketa egitea, hala badagokio

              ORGANO ERABAKITZAILEA

              Alkatea

              TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

              Kultura - Kultura

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              DATU BABESA

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

              Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

              Bertaratuta:

              Eskoriatzako Udala

              Fernando Eskoriatza plaza

              20540 Eskoriatza

              Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria