Deialdi honen helburua da herriko saltoki, ostalaritza establezimendu eta enpresetan errotuluak eta irudi korporatiboa euskaraz jartzeko laguntzak ematea.
1) Errotuluak euskaraz jartzea: errotulutzat hartuko dira fatxadan nahiz merkatal edo ostalaritza establezimenduaren ate eta kristaletan jartzen direnak.
2) Irudi korporatiboaren euskarriak euskaraz ekoiztea. Irudi korporatiboko elementuak izan daitezke toldoak, bisita txartelak, zigiluak, fakturak, ibilgailuen errotulazioak, poltsak eta batzeko paperak edo antzeko elementuak.
Eskaera epea: Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik urte horretako urriaren 20ra arte.
Onuradun izan ahalko dira ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoak, juridikoak, edo horien legezko ordezkariak:
DIRULAGUNTZA ESKAERA OROKORRA. Orrian bertan aitortu beharko dira honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da):
1) Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
2) Beste erakunde edo organismo batzuei egindako dirulaguntza eskaerak edo horiek dagoeneko emandakoak.
3) Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio zigorrik ez zigor penalik.
4) Bere xede eta helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
5) Ez duela 17/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
6) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
Jarriko den errotuluaren edo egingo den elementuaren testu eta diseinu proposamena. Dagoeneko errotulua jarrita edo elementua eginda badago, haren argazkia edo egindako elementuaren ale bat.
Gastuaren aurrekontua edo faktura (gastua eginda dagoenean).
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatea
Garapen ekonomikoa - Garapena
Errotuluak jartzeko dirulaguntzak jasotzeko baldintzak:
Irudi korporatiboa euskaraz ekoizteko dirulaguntzak jasotzeko baldintzak:
Dirulaguntzaren banaketa proportzionalki egingo da eskaera guztien artean, eta hortaz, haiei buruzko erabakia eskaera aurkezteko epea bukatu eta, asko jota, hilabeteko epean hartuko da.
Eskaerei eta gainerako dokumentuei sarrera eman beharko zaie Udal Erregistroan. Ez da mezu elektronikoz aurkeztutako dokumentaziorik onartuko.
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria