Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

KANPOSANTUA - ehorzketa zerbitzua eskatzea eta, hala dagokionean, horma-hilobia lagatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

1. Hildakoa udal hilerrian ehorzteko eskaera. Eskaera berean eskatuko eta tramitatuko da horma-hilobia lagatzea, hala badagokio.

2. Hildakoak Eskoriatzako elizateetako hilerrietan ehorzteko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridiko interesdunak edo, identifikatu ondoren, beraien legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Eskaera-orria.
  • Dagokion Erregistro Zibilak emandako ehorzteko baimena.
  • Panteoi batean ehortzi behar bada, jabetza titulu originala edo horren kopia.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

          Ohiko postaz:
        • Eskoriatzako Udala.
          Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Obra eta Zerbitzuak
            Udaletxea
            Fernando Eskoriatza plaza 1, 1. solairua 20540 ESKORIATZA
            626 716 944

            KOSTUA

            01 - Lagatzea
            Hezurtegi bat 75 urterako lagatzea. Instalazioaren koste erreala, gehienez ere517,65 €
            Horma-hilobi bat 10 urterako lagatzea, marmolezko plaka barne427,55 €
            03 - Zerbitzuak ematea
            1.- Kanposantuetan lurperatze zerbitzua ematea:-
            1.1.- Horma-hilobian69,00 €
            1.2.- Panteoian107,00 €
            1.3- Lurpean:-
            1.3.1.- Udal hilerrian207,25 €
            1.3.2- Elizateetako hilerrietan220,50 €
            1.3.3.- Hezurtegian edo kolunbarioan40,00 €
            2.- Interesdunak hala eskatuta eta Udalaren baimenarekin jabetza partikularrekoak diren panteoietan beste zerbitzu batzuk ematea (hondakinak ateratzea, gorpuzkiak/errautsak bertan gordetzea, garbitzea, obrak egitea, mantentzea, etab.) (lanegunetan, larunbatetan izan ezik)-
            2.1.- Lanegunetan:40,00 €/orduko
            2.2.- Jaiegunetan eta Larunbatetan45,45 €/orduko
            3.- Gorpuzkinak erretzea:78,75 €
            4.- Errautsak kutxan jasotzea, interesdunak eskatuta30,00 €

            ERABAKITZEKO EPEA

            • Aurreikusitako epea: momentuan.
            • Legezko epea: ez dago.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: ez dagokio.

            LEGEAK ETA ARAUAK

            • Eskoriatzako San Pedro Hilerriko barne erregimeneko erregelamendua.
            • Dagokion ordenantza fiskala.

            ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa Obra eta Zerbitzuetara bideratu
            • Horma-hilobia edo panteoia identifikatzea eta erabilgarri dagoela berrestea.
            • Obrak eta Zerbitzu Arloak udal brigadako langileekin zerbitzua egitea.
            • Dirubilketara bidali.

            ORGANO ERABAKITZAILEA

            Diruzaintza

            TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

            Hirigintza - Obrak eta zerbitzuak

            OHARRAK

            Horma-hilobiaren lagapenean marmolezko plaka sartuta dago, ez, ordea, bertan jarri beharrekoa, partikularrak egin beharko duena berak aukeratutako marmolariarekin.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            DATU BABESA

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

            Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

            Bertaratuta:

            Eskoriatzako Udala

            Fernando Eskoriatza plaza

            20540 Eskoriatza

            Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria