Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Biztanleen errolda: ziurtagiri historikoak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aurreko errolden ziurtagiria eskatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

Interesduna azalduz gero:

  • Nortasun agiria nazionala (NAN), pasaportea edo atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).

Baimendutako pertsona bat azalduz gero, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Bere nortasun agiri nazionala (NANa), pasaportea edo atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZa).
  • Biztanleen erroldako agiriak jasotzeko baimena.
  • Interesdunaren nortasun agiria nazionalaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopia. Adingabekoen kasuan, familia liburua.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Idazkaritza
              Udaletxea
              Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
              943 714 407

                • Telematikoki:
                1. “Aurkeztu behar diren agiriak” atalean aipatzen diren eskaera orriak deskargatu eta bertako informazioa bete (PDF betegarriak dira).
                2. Eskatzen den gainontzeko dokumentazioa baduzula ziurtatu.
                3. Tramitazio telematikoarekin hasi, eta eskatzen duenean (“Dokumentuak” pausuan), aurreko 2 puntuetan aipatutako dokumentazioa erantsi.

                KOSTUA

                Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                ERABAKITZEKO EPEA

                • Aurreikusitako epea: momentuan.
                • Legezko epea: hiru hilabete.
                • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

                LEGEAK ETA ARAUAK

                ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                • Ziurtagiria egin eta interesdunari ematea

                ORGANO ERABAKITZAILEA

                Ez dagokio

                TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

                Idazkaritza - Errolda

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                DATU BABESA

                Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

                Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

                Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

                Bertaratuta:

                Eskoriatzako Udala

                Fernando Eskoriatza plaza

                20540 Eskoriatza

                Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria