Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Zabor-edukiontzietarako txartela eskatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zabor organikoa uzteko edukiontziak irekitzen dituen txartela eskatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Etxebizitzak: bizikidetza-unitateko edozeinek.

Komertzioak: jardueraren titularrak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Nortasun Agiri Nazionala (NAN).

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

    Telefonoz:
  • 943 714 407

        Ohiko postaz:
      • Eskoriatzako Udala.
        Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Obra eta Zerbitzuak
          Udaletxea
          Fernando Eskoriatza plaza 1, 1. solairua 20540 ESKORIATZA
          626 716 944

          KOSTUA

          Lehenengo txartela dohainik da.

          Txartelaren hurrengo kopiak 2 euro kobratuko dira.

          Indarrean dagoen ordenantzaren arabera (zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatiko ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea - 3. eranskina - 3. atala - 17. zenbakia)

          ERABAKITZEKO EPEA

          • Aurreikusitako epea: momentuan.

          LEGEAK ETA ARAUAK

          Ez dagokio

          ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Txartela une berean ematen da.
          Jasotzeko unean adieraziko da zein edukiontzi dagokion.

            ORGANO ERABAKITZAILEA

            Ez dagokio

            TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

            Hirigintza - Obrak eta zerbitzuak

            OHARRAK

            Txartel bakoitzak edukiontzi bakarra irekitzen du gune bakarrean.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            DATU BABESA

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

            Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

            Bertaratuta:

            Eskoriatzako Udala

            Fernando Eskoriatza plaza

            20540 Eskoriatza

            Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria