Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Udalaren materiala erabiltzeko edo alokatzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalaren materiala (mahaiak, aulkiak, interpretaritzako maletina, baxera, hesiak, agertokia, karpak...) erabitzeko edo alokatzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein elkartek, pertsona fisikok edo bere ordezkari legalak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Kultura zerbitzua
              Udaletxea
              Fernando Eskoriatza plaza 3. solairua 20540 ESKORIATZA
              943 714 688

              KOSTUA

              01 - Udal ondasunak erabiltzearen prezio publikoa.
              Bafle auto-anplifikatuak31,30 €
              Eszenarioa, m2 bakoitzeko8,20 €
              Aulkiak, bakoitzeko1,00 €
              Mahaiak, bakoitzeko6,25 €
              Karpa handia157,00 €
              Suak, bakoitzeko15,65 €
              Eszenario txikia, modulu bakoitzeko26,15 €
              Karpak 10x5, bakoitzeko60,00 €

              Udal ondasunak erabiliz gero, % 100eko hobaria izango da, kasu hauetan:

              Pertsona juridikoak

              • Pertsona juridikoa irabazi asmorik gabekoa bada, edota bere berezko jardueraren zerbitzuak hirugarrenei kobratzen ez badizkie; eta, betiere, eskatutako ondasunak jende orori zuzendutako jarduera baterako baldin badira.
              • Irabaziak lortzeko asmoa izan arren, eskatutako ondasunak pertsona juridiko horren berezko jarduerarako ez diren gizarte, kultura, ongintza edo antzeko izaerako ekintza baterako badira eta jarduerok jende orori zuzenduta baldin badaude.
              • Irabazi asmorik gabekoa izan eta bere berezko jarduerarengatik hirugarrenei zerbitzuak kobratzen dizkieten pertsona juridikoak badira; eta, betiere, eskatutako ondasunak pertsona juridiko horren berezko jarduerarako ez diren gizarte, kultura, ongintza edo antzeko izaerako ekintza baterako badira eta jarduerok jende orori zuzenduta baldin badaude.
              • Ez da jotzen hirugarren batzuei kobratu izana, musika, euskara, folklore, kirol edo ongintzako jarduerekin lotutako erakundeei egindako ekarpenak.

              Pertsona fisikoak:

              • Udal ondasunak eskatzen dituztenean jende ororentzat izango den gizarte, kultura, ongintza edo antzeko izaerako ekintza baterako.
              • Udal ondasunak eskatzen dituztenean izaera ekonomikoa duen jarduera baterako eta irabaztekoa EZ den helburu baterako eta jende orori zuzenduta egon.

              ERABAKITZEKO EPEA

              • Aurreikusitako epea: hiru egun.
              • Legezko epea: hilabete bat.
              • Administrazio isiltasunaren eragina: ez dagokio.

              LEGEAK ETA ARAUAK

              ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratu.
              2. Dagokion arlora bidali.
              3. Eskaera aztertzea eta materiala eskatutako egunetan erabilgarri dagoen ikustea.
              4. Materialaren erabilera lagatzen dela jakinaraztea.
              5. Tasak ordaintzea, hala badagokio.
              6. Materiala jasotzea.
              7. Erabilitako materiala zer egoeratan itzultzen den egiaztatzea.

                ORGANO ERABAKITZAILEA

                Arloko teknikaria.

                TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

                Orokorrak - Orokorra

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                DATU BABESA

                Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

                Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

                Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

                Bertaratuta:

                Eskoriatzako Udala

                Fernando Eskoriatza plaza

                20540 Eskoriatza

                Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria