Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Espazio publikoetan, Udalaren materialarekin edo Udalaren materialik gabe, gizarte, kultura edo kirol jarduerak egiteko baimena eskatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Espazio publikoetan, Udalaren materialarekin edo Udalaren materialik gabe, gizarte, kultura edo kirol jarduerak egiteko baimena eskatzea. Udalaren materialen artean daude, besteak beste, agertokiak, karpak edo instalazio osagarriak (ura, argindarra, hondakinentzako edukiontziak...).

NORK ESKA DEZAKE?

Herriarentzat interesgarriak diren jarduerak egiten dituen edozein elkartek edo pertsona fisikok edo bere legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

Hala badagokio:

  • Egingo den ekitaldiaren deskripzio-proiektua, honako hauek adierazita: egin beharreko jardueren zerrenda, deskribapen zehatza, datak eta ordutegiak, eta instalazioak (karpak, ura, argia, agertokiak...).
  • Erantzukizun zibileko asegurua.
  • Jarduera osoaren kokapen planoa.
  • Udalaz gaindiko baimenak.
  • Osasun-laguntzaren ziurtagiria.
  • Behin-behineko instalazioaren muntaketa-ziurtagiria.
  • Autobabeserako plana (10.000 lagunetik gorako aforoetarako).
  • Zaintza pribatua (700 lagunetik gorako aforoetarako).
  • Ordezkaritzaren kasuan, dagokion ordezkaritza-idazkiaren bidez egiaztatzea.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

          Ohiko postaz:
        • Eskoriatzako Udala.
          Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Kultura zerbitzua
            Udaletxea
            Fernando Eskoriatza plaza 3. solairua 20540 ESKORIATZA
            943 714 688

            • Telematikoki:
            1. “Aurkeztu behar diren agiriak” atalean aipatzen diren eskaera orriak deskargatu eta bertako informazioa bete (PDF betegarriak dira).
            2. Eskatzen den gainontzeko dokumentazioa baduzula ziurtatu.
            3. Tramitazio telematikoarekin hasi, eta eskatzen duenean (“Dokumentuak” pausuan), aurreko 2 puntuetan aipatutako dokumentazioa erantsi.

            KOSTUA

            01 - Udal ondasunak erabiltzearen prezio publikoa.
            Bafle auto-anplifikatuak32,15 €
            Eszenarioa, m2 bakoitzeko8,42 €
            Aulkiak, bakoitzeko1,00 €
            Mahaiak, bakoitzeko6,45 €
            Karpa handia161,25 €
            Suak, bakoitzeko16,10 €
            Eszenario txikia, modulu bakoitzeko26,85 €
            Karpak 10x5, bakoitzeko61,85 €
            Karpak 3x3, bakoitzeko61,65 €

            • Materiala doan lagako da irabazi-asmorik gabeko elkarteak edo pertsona fisikoak badira eta jarduera irabazi-asmorik gabeko helburu sozial bat betetzera bideratuta badago.
            • Gainerako kasuetan, bide publikoa okupatzeagatik eta udal-ondasunak erabiltzeagatik ordenantza fiskaletan ezarritako zenbatekoak ordaindu beharko dira.

            ERABAKITZEKO EPEA

            • Aurreikusitako epea: bi aste.
            • Legezko epea: hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

            LEGEAK ETA ARAUAK

            ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera eta dokumentazioa begiratu, eta zuzena bada, jaso, eskaneatu, sarrera eman eta kopia zigilatua entregatzea eskatzaileari egiaztagiri gisa.
            • Dagokion arlora bidali.
            • Txosten teknikoa egin.
            • Obrak eta Zerbitzuetara bidali materiala erreserbatzeko, eta, hala badagokio, txostena egiteko edo beharrezko baldintzak eta baliabideak jartzeko.
            • Hala badagokio, Udaltzaingoari bidali jakinaren gainean egon daitezen edo txosten bat egin dezaten.
            • Dagokion informazio-batzordea: erabaki-proposamena.
            • Alkatetzak edo, hala badagokio, izendatutako organo eskudunak erabakia ematea.
            • Interesdunari jakinaraztea.
            • Tasak ordaintzea, hala badagokio.

              ORGANO ERABAKITZAILEA

              Alkatea

              TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

              Orokorrak - Orokorra

              OHARRAK

              Eskaera, gutxienez, jarduera eguna baino hilabete lehenago egin behar da.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              DATU BABESA

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

              Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

              Bertaratuta:

              Eskoriatzako Udala

              Fernando Eskoriatza plaza

              20540 Eskoriatza

              Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria