Gizarte zerbitzuen arloan jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak.
Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu.
Eskaera epea zabalik: AZKEN EGUNA: 2026/06/08
Dirulaguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako, Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatutako eta egoitza soziala Gipuzkoan duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek, baldin eta gizarte zerbitzu jarduerak Eskoriatzan garatu edota betetzen badituzte edo zerbitzuaren onuradunak eskoriatzarrak badira, eta jarduera horiek deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz.
1. Dirulaguntza eskaera. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek:
2. Elkarteari buruzko datu bilketa (I.Eranskina) behar bezala beteta.
Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea eskaera-orrian horren aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoakegunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten dituztenek kasuetan Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du.
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
DIRULAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA
Dirulaguntzaren justifikazioa egiteko ezinbestekoa izango da diruz lagundutako aktibitateakedo jarduerak eginak izatea eta udaletxean ondoko agiriak aurkeztea:
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatea
Gizarte zerbitzuak - Gizarte
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria