Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Drogomenpekotasunak eta beste adikzio psikologikoak tratatzeko udal dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Adikzio arazoengatik tratamenduan dauden Eskoriatzako herritarrei tratamendu-zentroetarako joan-etorriak erraztea, lehentasuna emanez EAEko tratamendu zentro publiko eta kontzertatuetara egiten diren bidaiei.

Eskaera aurkezteko epea: deialdia irekitzen denetik, apiriletik abenduaren 31 arte.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskoriatzan erroldatuta dagoen edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

1.- Dirulaguntza eskaera inprimakia. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):

  • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
  • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu.
  • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
  • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
  • Ez duela 17/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.

Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea eskaera-orrian horren aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoakegunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

2.-Eskaera-orriarekin batera ondorengo dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:

  • Bizikidetza unitateko kide guztien diru sarreren ziurtagiria (eskatzailea, ezkontidea eta euren kargura dauden seme-alabak).
  • Tratamendu zentroak egindako ziurtagiria, non adieraziko den tratamenduan gutxienik 2 hilabetez aritu izana.
  • Gizarte Zerbitzuetako batzorde informatzaileak beharrezko jo dezakeen beste edozein agiri.

Eskaera aurkezteak eskatzaileak oinarri hauetan ezarritako baldintzak osorik onartzea dakar.

NON ESKATZEN DA?

    ARGIBIDE GEHIAGO:
  • Gizarte zerbitzuak
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1, beheko solairua 20540 ESKORIATZA
    943 713 136

    • Telematikoki:
    1. “Aurkeztu behar diren agiriak” atalean aipatzen diren eskaera orriak deskargatu eta bertako informazioa bete (PDF betegarriak dira).
    2. Eskatzen den gainontzeko dokumentazioa baduzula ziurtatu.
    3. Tramitazio telematikoarekin hasi, eta eskatzen duenean (“Dokumentuak” pausuan), aurreko 2 puntuetan aipatutako dokumentazioa erantsi.

    KOSTUA

    Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

    ERABAKITZEKO EPEA

    • Aurreikusitako epea: hilabete bat.
    • Legezko epea: bi hilabete.
    • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

    LEGEAK ETA ARAUAK

    ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
    • Teknikariaren txostena, Gizarte Zerbitzuak.
    • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
    • Batzordeari informazioa eman. Gizarte Zerbitzuak eta Kirola
    • Jakinarazpena, eskatzaileari.

    ORGANO ERABAKITZAILEA

    Alkatea

    TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

    Gizarte zerbitzuak - Adikzioak

    OHARRAK

    • Eskatzailea Eskoriatzan erroldatuta egon beharko da. Tratamenduan zehar Eskoriatzan erroldatuta egoteari uzten badio, erroldan baja ematen duen egunetik ez du laguntzarik jasotzeko eskubiderik izango.
    • Tratamendu programan gutxienez bi hilabetez egon ostean eskatu ahal izango dira dirulaguntzak. Dirulaguntzak tratamendua hasi zen egunera arteko atzera eragina izango du.

    DATU PERTSONALEN BABESA

    DATU BABESA

    Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

    Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

    Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

    Bertaratuta:

    Eskoriatzako Udala

    Fernando Eskoriatza plaza

    20540 Eskoriatza

    Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria