Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Eguneko Zentroa: 3. adineko (pertsona nagusiak) mendekoak, desgaitasuna edo buruko gaixotasun kronikoa dutenak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzu honek, aldi baterako edo modu iraunkorrean, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen die egunez.

  • Zerbitzuaren helburuak:
    • Autonomia pertsonala hobetzea eta ahalik eta maila hoberenean eustea.
    • Egunean zehar dituzten laguntza eta zaintza premiei erantzutea.
    • Ohiko zaintzaileei laguntzen laguntzea, orientabideak eta atsedena eskainiz.
  • Zerbitzu-motak:
    • Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako eguneko zerbitzua edo zentroa.
    • Desgaitasunen bat duten edo gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako eguneko zerbitzua edo zentroa.

Eskaera hau Udalak tramitatzen du, baina azken arduraduna Gipuzkoako Foru Aldundia da.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskoriatzan erroldatuta dauden eta benetan bizi diren pertsonek, baldin eta Estatuan bost urtez gutxienez bizi izan badira; horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute.

  • Betekizun espezifikoak:
    • Mendekotasuna duten nagusientzako eguneko zentroak:
      • 65 urte edo gehiago dutenentzat.
      • Mendekotasuna duten nagusientzat.
      • Baliabiderako gai gisa orientatua egotea.
    • Desgaitasuna edo buruko gaixotasun kronikoa dutenentzako eguneko zentroa edo zerbitzua:
      • 18 eta 64 urte bitarteko pertsonak.
      • % 33tik gorako desgaitasuna izanik mendekotasuna onartua dutenentzat.
      • Buruko gaixotasun kronikoa edo buru-nahasmendu larri eta luzea diagnostikatuta dutenentzat, buru-osasunaren sare publikoak artatzen dituenak izanik.
      • Baliabiderako gai gisa orientatua egotea.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Adinekoen eguneko zentrorako eskaera.
  • Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroan plaza-eskaera.
  • Buruko gaixotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroan plaza-eskaera.
  • Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia-unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofiziala.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza, frogatzen duen dokumentazioa.
  • Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu izanaren frogagiria.
  • Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren eta ondarearen ziurtagiria.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

          Ohiko postaz:
        • Eskoriatzako Udala.
          Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Gizarte zerbitzuak
            Udaletxea
            Fernando Eskoriatza plaza 1, beheko solairua 20540 ESKORIATZA
            943 713 136

              • Telematikoki:
              1. “Aurkeztu behar diren agiriak” atalean aipatzen diren eskaera orriak deskargatu eta bertako informazioa bete (PDF betegarriak dira).
              2. Eskatzen den gainontzeko dokumentazioa baduzula ziurtatu.
              3. Tramitazio telematikoarekin hasi, eta eskatzen duenean (“Dokumentuak” pausuan), aurreko 2 puntuetan aipatutako dokumentazioa erantsi.

              KOSTUA

              Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken horiek ordaindu beharreko diru-kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

              Zerbitzuetako erabiltzaileek egin beharreko gehieneko ekarpen ekonomikoak eta erabilera librerako izango dituzten gutxieneko diru kopuruak.

              Kostua nola kalkulatzen den ikusi Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean.

              ERABAKITZEKO EPEA

              • Aurreikusitako epea: hiru hilabete.
              • Legezko epea: hiru hilabete.
              • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

              LEGEAK ETA ARAUAK

              ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
              • Teknikariaren txostena, Gizarte Zerbitzuak.
              • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
              • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

              ORGANO ERABAKITZAILEA

              Gipuzkoako Foru Aldundia

              TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

              Gizarte zerbitzuak - 3.adina

              OHARRAK

              Zerbitzu honen prestazioak itxarote-zerrenda izan dezake.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              DATU BABESA

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

              Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

              Bertaratuta:

              Eskoriatzako Udala

              Fernando Eskoriatza plaza

              20540 Eskoriatza

              Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria