Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Erreklamazioak, kexak, iradokizunak eta esker onak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalean edozein erreklamazio-mota, kexa, iradokizun edo esker on adieraztea, dagokion sailean aztertzeko.

Jasotako komunikazioak herria hobetzeko irizpide edo informazio gisa hartuko dira.

* Erreklamazioa udal zerbitzuen funtzionamenduaren ondorioz partikularrek beren ondasun edo eskubideetan jasandako lesioengatik baldin bada, ikusi "Kalteen erreklamazioa, udalaren ondare-erantzukizunagatik" fitxa.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

    Telefonoz:
  • 943 714 407

    Posta elektronikoz:
  • hazi@eskoriatza.eus

      Ohiko postaz:
    • Eskoriatzako Udala.
      Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

          • Telematikoki:

          1. “Aurkeztu behar diren agiriak” atalean aipatzen diren eskaera orriak deskargatu eta bertako informazioa bete (PDF betegarriak dira).
          2. Eskatzen den gainontzeko dokumentazioa baduzula ziurtatu.
          3. Tramitazio telematikoarekin hasi, eta eskatzen duenean (“Dokumentuak” pausuan), aurreko 2 puntuetan aipatutako dokumentazioa erantsi.
          • www.eskoriatza.eus
          • APP - ESKORIATZA
          • HAINBAT UDAL ERAIKINETAN JARRITAKO POSTONTZIAK (udaletxea, biblioteka, kiroldegia, museoa, kultur).

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          ERABAKITZEKO EPEA

          • Aurreikusitako epea: hamabost egun.
          • Legezko epea: hiru hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

          LEGEAK ETA ARAUAK

          ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1.- Esker onak edo gogobetetasun mezuak: jaso eta dagokion zerbitzuari, edo mezuan adierazitako zerbitzu edo pertsonari, bidaliko zaizkio.

          2.- Iradokizunak edo kontsultak: Udalean jaso eta, beranduenez ere hurrengo goizean lehen orduan, dagokion zerbitzuko arduradunari bidaliko zaizkio; zerbitzuak ahalik eta azkarren erantzun beharko du.

          3.- Kexak: Udalean jaso eta, beranduenez ere hurrengo goizean lehen orduan, dagokion zerbitzuko arduradunari edo arduradunei bidali, eta astebeteko epean erantzun bat bidaliko zaio interesdunari.

            ORGANO ERABAKITZAILEA

            Ez dagokio

            TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

            Orokorrak - Orokorra

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            DATU BABESA

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

            Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

            Bertaratuta:

            Eskoriatzako Udala

            Fernando Eskoriatza plaza

            20540 Eskoriatza

            Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria