Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Biztanleen errolda: Alta, jaiotzagatik edo adopzioagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Haur jaioberria, edo adopzioan edo adopzio aurreko familia-harreran hartutakoa, Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea. Haurrra aitarekin edo amarekin edo biekin erroldatu beharko da. Besteren batekin erroldatzen bada, amaren eta aitaren baimena aurkeztu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Jaioberriaren edozein gurasok, edo haur adoptatuaren legezko ordezkariak edo senide batek.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

Interesatua azalduz gero:

Baimendutako pertsona bat azalduz gero, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Nortasun Agiri Naziolana (NAN), pasaportea edo atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).
  • Ahalmena beste baten esku uzteko agiria.
  • Gurasoen nortasun agiri nazionalaren (NAN), pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza baimenaren fotokopia.
  • Familia liburua edo jaiotza ziurtagiria.

BESTE DOKUMENTU BATZUK:

Guraso bakar batekin erroldatzea:

  • Bi gurasoen adostasuna aurkeztu beharko da, edo, bestela, epailearen baimena.
  • Bien adostasuna aurkeztu ezin bada, kasu bakoitzari dagokion dokumentuaren araberako aitorpena aurkeztu beharko du, behar bezala beteta eta adingabeak erroldatuko diren pertsonak sinatuta:
    • Gurasoen erantzukizunpeko adierazpena, adingabeak guraso bakar batekin erroldatzeko edo bizilekua aldatzeko, baldin eta bien adostasunik ez badago, epailearen baimenik ez badago eta eskatzaileak zaintza eta jagoletza esklusiboa badu.
    • Gurasoaren erantzukizunpeko adierazpena, adingabeak guraso bakar batekin erroldatzeko edo bizilekua aldatzeko, baldin eta bien adostasunik ez badago, epailearen baimenik ez badago eta zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judizialik ez badago.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Idazkaritza
              Udaletxea
              Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
              943 714 407

                KOSTUA

                Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                ERABAKITZEKO EPEA

                • Aurreikusitako epea: momentuan.
                • Legezko epea: hiru hilabete.
                • Administrazio isiltasunaren eragina: baiespena.

                LEGEAK ETA ARAUAK

                ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
                • Baldintza guztiak betetzen badira, datuak dagokion aplikazio informatikoan sartu.
                • Eusko Jaurlaritzak ematen duen diru laguntzaz informatu, eta eskaera betetzen eta entregatzen dutenean dokumentazio guztiarekin bidali.

                ORGANO ERABAKITZAILEA

                Ez dagokio

                TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

                Idazkaritza - Errolda

                OHARRAK

                Udalak beste edozein agiri-mota eskatu eta lortu ahal izango du tramitea zuzen kudeatzeko, edota egoki iritzitako egiaztapenak egin.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                DATU BABESA

                Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

                Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

                Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

                Bertaratuta:

                Eskoriatzako Udala

                Fernando Eskoriatza plaza

                20540 Eskoriatza

                Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria