Horrelakotzat jotzen dira oin berriko eraikinak egiteko obrak eta lehendik dauden eraikin, lokal, instalazio edo eraikuntzak handitzeko edo birgaitzeko obrak, baita horiek eraisteko obrak ere.
Honako hauek sartzen dira:
Eraikuntza-obretarako lizentziek, halaber, lan osagarriak egiteko baimena ere jasoko dute, beharrezkoak direnean obra egiteko, hala nola hesiak edo babes-hesiak, aldamioak, eskoramenduak, etab. jartzea. Hala ere, lan osagarri horiek jabari publikoko eremuei edo lur edo eraikuntza mugakideei eragin badiezaiekete, horiek egiteko lizentzia berezia eskatu beharko da.
Pertsona fisiko edo juridiko interesdunek edo beren legezko ordezkariek.
Bide publikoa obretako material edo elementuekin okupatu behar bada, obrak hasi aurretik honakoak egin behako dira:
| 01 - Honako zerga-neurriak zehaztu dira: | |
|---|---|
| Eusko Jaurlaritzak sustatuta lege eta ekonomi baldintzei dagokienez babes ofizialeko etxebizitza gisa egindako etxebizitza, etxabe eta garajeetako obrak | 2,66 % |
| Gainerako obrak | 5 % |
| Birgaitze osoak egiteko edo eraikinak ordezkatzeko obrak | 2 % |
| 01 - Obra lizentzia | |
|---|---|
| Etxebizitzatarako lizentziak; | 0,31 Obra aurrekontuaren % |
| Industria eta zerbitzutarako lizentziak | 0,31 Obra aurrekontuaren % |
Alkatea
Hirigintza - Hirigintza
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria