Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Ordainagiriak helbideratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ordainagiriak edozein banketxetan helbideratzea, Udalak banku kontu batean kargatzeko aldizkako ordainketak.

Indarrean dagoen zergaldiari dagokion borondatez ordaintzeko epea bukatu baino hamar egun lehenagora arte eska daiteke. Data horretatik aurrera jasotzen diren eskariek hurrengo zergaldirako balioa izango dute.

NORK ESKA DEZAKE?

Zergadun orok, edo, bestela, beharrezko baimenarekin, bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  1. Ordainagiriak helbideratzeko eskaera-orria.
  2. Identifikazio-agiriak:
    • Eskatzailearen nortasun agiri nazionala (NAN), atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ) edo pasaportea.
    • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten edo sinatzen badu eskaria, ahalmena beste baten esku uzteko agiria aurkeztuko da, eta horrekin batera baimendutako pertsonaren NANa, pasaportea, gidabaimena edo AIZa.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

          Ohiko postaz:
        • Eskoriatzako Udala.
          Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Kontuhartzailetza
            Udaletxea
            Fernando Eskoriatza plaza 1, 2. solairua 20540 ESKORIATZA
            943 714 407

            • Telematikoki:
            1. “Aurkeztu behar diren agiriak” atalean aipatzen diren eskaera orriak deskargatu eta bertako informazioa bete (PDF betegarriak dira).
            2. Eskatzen den gainontzeko dokumentazioa baduzula ziurtatu.
            3. Tramitazio telematikoarekin hasi, eta eskatzen duenean (“Dokumentuak” pausuan), aurreko 2 puntuetan aipatutako dokumentazioa erantsi.

            KOSTUA

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            ERABAKITZEKO EPEA

            • Aurreikusitako epea: momentuan.
            • Legezko epea: ez dago.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: ez dagokio.

            LEGEAK ETA ARAUAK

            ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
            • Dirubilketara bidali.
            • Dagokion aplikazio informatikoan datuak erregistratzea.

            ORGANO ERABAKITZAILEA

            Ez dagokio

            TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

            Ogasuna - Dirubilketa

            OHARRAK

            Bakarrik formularioan eskatutako ordainagiriak helbideratuko dira.

            Ordainagirian titularitate-aldaketarik egonez gero, helbideraketa bertan behera geldituko da.

            Ordainagiriak bueltatzen badira, Udalak helbideratzea kendu ahal izango du.

            Helbideratze datuak aldatu daitezke eta baita helbideratzea bertan behera utzi ere.

            Zerga-egitate bakoitzerako helbideratze bat erabil daiteke.

            Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko dira adierazitako banku-kontuan.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            DATU BABESA

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

            Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

            Bertaratuta:

            Eskoriatzako Udala

            Fernando Eskoriatza plaza

            20540 Eskoriatza

            Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria