Eskoriatzako
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Biztanleen errolda: Iraupen luzeko bizileku-baimenik ez duten Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrek errolda-inskripzioa berritzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Iraupen luzeko bizileku-baimenik ez duten Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrek biztanle erroldako inskripzioa berritzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Europako Erkidegotik kanpokoak izanda, bizileku-baimen iraunkorrik ez duten eta Eskoriatzan ohiko bizilekua duten atzerritzarrek, edo beraien ordezkariek.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Bizileku-baimen iraunkorrik gabeko Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrek errolda-inskripzioa berritzeko eskaera-orria.
  • Eskoriatzan erroldatuta jarraituko duten aitormena .
  • Erroldako inskripzioa berritzea eskatzen duenaren pasaportea edo atzerritarraren identifikazio zenbakia.
  • Eskatzailea adingabea baldin bada, inskripzioa berritzen duen gurasoaren pasaportea edo atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).
  • Espainiako agintariek emandako bizileku-txartela, indarrean egon beharko dena, edo bere nazionalitateko herrialdeko pasaportea, indarrean egon beharko dena (iraungita badago, berritu izanaren frogagiria ere bai). Ahal dela, atzerritarren identifikazio zenbakiarekin egingo da berritzea (hirugarren herrialdeetako bizileku-txartela ez da baliozkoa izango).

Adingabeen kasuan:

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Idazkaritza
              Udaletxea
              Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
              943 714 407

                KOSTUA

                Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                ERABAKITZEKO EPEA

                • Aurreikusitako epea: momentuan.
                • Legezko epea: hiru hilabete.
                • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

                LEGEAK ETA ARAUAK

                ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
                • Eskaera eta dokumentazioa tramitatzearen ardura duen arlora bideratu.
                • Datu-basean egiaztatu pertsona horiek erroldatuta daudela eskaeran azaldutako etxebizitzan.
                • Baldintza guztiak betetzen badira, datuak dagokion aplikazio informatikoan sartu.
                • Artxibatu

                ORGANO ERABAKITZAILEA

                Alkatea

                TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

                Idazkaritza - Errolda

                OHARRAK

                Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrek, bizileku-baimen iraunkorrik ez badute, erroldako inskripzioa bi urtean behin berritu behar dute. Horrela egin ezean, inskripzioa iraungitzat jotzeko arrazoia izango da (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 16.1 artikulua, 2. paragrafoa).

                DATU PERTSONALEN BABESA

                DATU BABESA

                Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

                Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

                Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

                Bertaratuta:

                Eskoriatzako Udala

                Fernando Eskoriatza plaza

                20540 Eskoriatza

                Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria