Beste udalerri batetik edo atzerritik Eskoriatzara bizitzera datozenak, Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea (bizileku-aldaketagatiko alta).
Jaiotza edo adopzio kasuetarako, ikusi "Biztanleen errolda: alta, jaiotzagatik edo adopzioagatik".
Omisioagatik alta emateko, ikusi "Biztanleen errolda: alta omisioagatik".
Eskoriatzan ohiko bizilekua duen edozein pertsonak edo bere ordezkariak.
Kasu guztietan aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Horrez gain:
Adingabeak erroldatzeko:
Oharra: Identifikazio dokumentuek indarrean egon behar dute.
IBILGAILUA EGUNERATZEA TRAFIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAN
Trafikoko Zuzendaritza Nagusian gidariari eta ibilgailuari buruzko datuak eguneratu nahi izanez gero: zirkulazio-baimena eta Helbide berria DGTri jakinarazteko baimena inprimakia.
EGOITZA FISKALA ALDATZEA
Biztanleen erroldan helbidea aldatu duenak udal-zergetan ere aldatu behar du helbide fiskala.
Horrez gain, erreziboak helbideratu nahi izanez gero, bete Erreziboen helbideraketa inprimakia.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatea
Idazkaritza - Errolda
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Datu babesa - Eskaera-orria