Laguntza ekonomikoak, norgehiagoka-erregimenean, Azpeitiko kirol-kluben ohiko jarduera eta egitura garatzeko, 2024/2025 denboraldia edo 2025.urtean.
Honako baldintzak betetzen dituzten kirol-klubek:
Azpeitiko Udalak zuzenean eskatuko ditu edozein Erakundeei edo Administrazio Publikoei laguntza hauen oinarrietako
7.artikuluan azaltzen diren dokumentuak eta 2/2005 martxoaren 8ko Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorraren
92.1.d artikuluan zehazten diren onuradunaren zerga betebeharretako dokumentuak , eskaeraren kudeaketarakobaldintza guztiak betetzen direla kreditatu, egiaztatu eta datuok eguneratu ditzan.
Modu berean, onuradun izateko Azpeitiko Udalaren Dirulaguntzak ematea arautzen duen Udal Ordenantzaren 10. eta13.artikuluak jasotako baldintzak betetzen direla ereegiaztatuko da horrela behar izan ezkero.
BITARTEKOTZAKO PLATAFORMATIK ESKATUKO DIREN ZERBITZUAK
•Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia: GizarteSegurantzako betebeharrak egunean izatearenkontsulta.
•G.F.A.: Zerga-betebeharrak egunean izatearenkontsulta.
Dena dela, eskatzaileek jarduketa hauen aurka egiteko eskubidea izango dute, hori espresuki adieraziz eskaera- inprimakian. Eskatzaileak aurka eginez gero, aurka egiteko arrazoiak justifikatu beharko ditu (horrela eginez gero, eskatutako laguntza lortzeko oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute).
Doan.
Alkatetza
Kirolak - Kirola
Ez dagokio.
Fitxategiaren izena: KIROL-KLUBENTZAT DIRULAGUNTZAK ETA OHIKO JARDUERETAKO DATU BABESA
DBEB kodea: lopd-KIKL 1
Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala. Plaza Nagusia 5, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa).
Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@zpeitia.eus Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea. Datuen tratamenduaren arloko jarduerak: Datuak erkatzea (Egiaztatzea). Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik. Datu pertsonalen kategoriak: NAN/IFK/Identifikazio-agiri ofiziala, izen-abizenak, posta helbidea, telefonoa, sinadura, posta elektronikoa eta sexua.Komunikazioen jasotzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga- administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie. Datuen komunikazioa: Ez zaie datu pertsonalik lagako hirugarren batzuei, salbu eta espresuki baimenduetakoei edo legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak. Datuak kontserbatzeko epea: Datu pertsonalak tratatzeko beharrezko denboran ( jarduerak kudeatzeko, laguntzeko eta kontrolatzeko). Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa aurkeztea ere. Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen- babesa.<