Azpeitiko
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Lankidetzaren, elkartasunaren eta giza garapenaren arloetako dirulaguntzak (S-19) - 2025 (1.C / 1.D / 1.E)

Zer eta zertarako:

Dirulaguntzen 1.C lerroa - Hegoaldeko herrialde pobretuetan bazterketa-arrazoien aurka borrokatzera eta giza garapen jasangarri eta ekitatiboa sustatzera bideratutako lankidetza-proiektuak egiteko.

Dirulaguntzen 1.D lerroa - Nazioarteko lankidetzan borondatez parte hartzen duten pertsonentzako diru-laguntzak.

Dirulaguntzen 1.E lerroa - Larrialdi-egoeretan ekintza humanitario eta puntualetarako proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak.

Nork eska dezake:

Dirulaguntzen 1.C eta 1.E lerroak:

Dirulaguntza hau eskatu ahal izango du nortasun juridikoa duen gobernuz kanpoko edozein elkarte, erakunde edo erakundek, baldin eta bere jarduerak bat badatoz oinarri hauekin eta horietan agertzen diren baldintzekin; besteak beste, egoitza nagusia edo legez eratutako ordezkaritza Azpeitian izatea, edo eskatzailea azken 4 urteetan Azpeitian erroldatuta egotea eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan erregistratuta egotea.

Erakundeek laguntza jasotzen duen herrialdean lan egiten duen erakunde edo entitate baten partaidetza izan beharko dute. Tokiko edo kontrako gizarte-erakunde horrek nortasun juridiko propioa izango du, eta ez du irabazi-asmorik izango.

Dirulaguntzen 1. D lerroa:

Nazioarteko lankidetzan borondatez parte hartzen duten pertsonentzako. Onuradunak:

- Adinez nagusia izatea eskabidea aurkezteko unean.

- Eskabidea aurkeztu baino gutxienez lau urte lehenago Azpeitian erroldatuta egotea, eta GKE batekin lan-harremanik ez izatea.

- GKE batek sinatutako lankidetza-konpromisoa, gutuna edo abala izatea.

- Garapenerako lankidetzari edo boluntariotzari buruzko prestakuntza egiaztatzea edo, halakorik ezean, erakunderen batek emandako ikastaro baterako aurreinskripzioa izatea.

1.C, 1.D eta 1.E dirulaguntza lerroetan erakunde eskatzaile bakoitzaren proiektu bakarra onartuko da.

*Eskatutako diru-laguntza lortzen bada, onuradunek dagokion justifikazio-kontua aurkeztu beharko dute, agiri normalizatuaren arabera, deialdiaren urtea amaitu eta hurrengo otsailaren 28a epemuga izango duelarik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.C eta 1.E ataletako onuradunek erantsi beharreko agiriak:

a) Eskaera orria normalizatua

b) Erakunde eskatzailearen estatutuak.

c) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

d) Ahalmena emateko edo ordezkatzeko baimena.

e) Eskatu nahi den laguntza-lerroari buruzko informazio zehatza (proiektua, jarduera edo egintza) eta aurrekontu osoa (diru-sarrerak eta gastuak).

f) Dirulaguntzarako erabiliko den kontu korrontearen titulartasuna duen agiria.

g) Deialdiari erantsitako ereduko dirulaguntza eskatzea.

h) Aurkeztutako programaren memoria zehatza.

i) Dirulaguntzaren xede den programaren aurrekontua.

j) Erakundearen urteko aurrekontua

1.D atalerako onuradunek erantsi beharreko agiriak:

a) Dirulaguntzarako erabiliko den kontu korrontearen titulartasuna duen dokumentua.

b) Deialdiari erantsitako ereduko diru-laguntza eskatzea.

c) Eskatzaileak egingo dituen zereginak eta funtzioak garatuko dituen programaren memoria xehatua.

d) Dirulaguntzaren xede den programan parte hartzeko sortutako gastuen aurrekontua.

e) Programa garatuko duen elkartearen estatutuak.

Udalaren esku dauden datuen edo datuen bitartekaritza-plataformaren bidez eskatuko diren zerbitzuak (1.C; 1.D; 1.E):

  • NAN. Eskatzailearen nortasun agiria.
  • GFA: zerga-betebeharrak egunean izatearen kontsulta.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia: Gizarte Segurantzaren betebeharretan egunean egotearen kontsulta.

Erakunde eskatzaileak ez du zertan Azpeitio Udalari aurretik aurkeztu dituen agiriak aurkeztu beharrik. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du noiz eta zein administrazio-organotan aurkeztu zituen dokumentu horiek, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Non eskatzen da:

    Aurrez aurre:
  • Udaletxeko Gizarte Zerbitzuen saileko herritarrentzako arreta zerbitzuan. Helbidea: 1766ko Matxinada kaleko 3 eta 4 etxeatariko baxua (astelehenetik ostegunera)
    20730 AZPEITIA
    8:30-14:30
  • Udaletxeko Gizarte Zerbitzuen saileko herritarrentzako arreta zerbitzuan. Helbidea: 1766. Matxinada kaleko 3 eta 4 etxeatariko baxua. (ostiraletan)
    20730 AZPEITIA
    8:30-14:00

              Informazio gehiago:
            • Telefonoz, Gizarte Zerbitzu Sailean bulego orduetan
              943 15 71 92

                  Zenbat kostatzen da:

                  Doan.

                  Erantzuteko epea:

                  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa

                  Aplikatu beharreko araudia:

                  Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                  -Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.

                  -Instrukzio-fasea: Aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta egiaztatu, eta Gizarte Zerbitzuetako talde teknikoak egin beharreko balorazioa eta txosten teknikoa egitea.

                  -Ebazpen proposamena (proposamena ezezkoa bada, eskatzaileari 10 eguneko entzunaldi-epea emango zaio).

                  -Ebazpena.

                  -Justifkazioa, hala badagokio.

                  Organo ebazlea:

                  Alkatetza

                  Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                  Gizarte zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

                  Erlazionaturiko tramiteak

                  Gainerako informazioa:

                  Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

                  Datu pertsonalen babesa:

                  Fitxategiaren izena: Garapenereko lankidetza-programak garatzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeen dirulaguntzen datu babesa

                  DBEB kodea: LOPD-GARP

                  Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala. Plaza Nagusia 5, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa).

                  Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@zpeitia.eus

                  Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

                  Datuen tratamenduaren arloko jarduerak: Datuak erkatzea (Egiaztatzea).

                  Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                  Datu pertsonalen kategoriak: NAN/IFK/Identifikazio-agiri ofiziala, izen-abizenak, posta helbidea, telefonoa, sinadura, posta elektronikoa eta sexua.

                  Komunikazioen jasotzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga- administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                  Datuen komunikazioa: Ez zaie datu pertsonalik lagako hirugarren batzuei, salbu eta espresuki baimenduetakoei edo legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

                  Datuak kontserbatzeko epea: Datu pertsonalak tratatzeko beharrezko denboran ( jarduerak kudeatzeko, laguntzeko eta kontrolatzeko).

                  Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa aurkeztea ere.

                  Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen- babesa.

                  <