Herritarrei oro har zuzendutako 2025eko dirulaguntza deialdia, artistei beren obra sortzen laguntzeko.
Kultur sorkuntza bezala ulertzen da, artistaren imajinaziotik eratorritakoa, zeinak musika, pintura, eskultura, literatura obra, antzerki obra, zine obra, komikia, soinu konposizioa, ikus-entzunezko konposizioa, konposizio digitala, dantza etab.
Diruz lagundu daitezkeen modalitate eta jarduera hauek ezartzen dira:
A) Kultur-sorkuntzaren modalitatea.
B) Kultura-sorkuntzako egonaldien modalitatea.
Beka hau, kultur sorkuntzan diharduten edo hasi nahi duten pertsona fisikoek lor ditza kete, kultur sorkuntza bezala ulertuko da; musikaren, pinturaren, eskulturaren, literatura-obraren, antzerki-lanaren, obra zinematografikoaren, komikiaren, konposizioaren, soinuaren, ikus-entzunezko konposizioaren, konposizio digitalaren, dantzaren eta abarren diziplinetan, sortzeko, ekoizteko eta zabaltzeko burutzen diren programak.
Horrez gain, eskatzaileak nahitaez egiaztatu beharko du dirulaguntza eskatzeko datan 16 urteko adina betea izatea.
Onuradunek Azpeitiko Udalak dirulaguntzak emateko eratutako ordenantza arautzailearen 10.artikuluak eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.
Baztertuak izango dira, espreski: Deialdiko 3.artikulua
Beka jasotzen duenak Azpeitiko Udalaren aurrean diru-laguntzaren xede den proiektua justifikatu beharko du.
* Diru-laguntzaren xedea justifikatzeko, onuradunek dagokion justifikazio-kontua aurkeztu beharko dute, agiri normalizatuaren arabera, deialdiaren urtea amaitu eta hurrengo hilabetean, eta epemuga 2026ko urtarrilaren 31 izango da.
Eskaera orriarekin batera, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:
-G.F.A.: Zerga-betebeharrak egunean izatearen kontsulta.
-B.F.A.: Zerga-betebeharrak egunean izatearen kontsulta
-A.F.A.: Zerga-betebeharrak egunean izatearen kontsulta
-Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia: Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatearen kontsulta
*Diru-laguntza eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela automatikoki egiaztatuko du deialdi honen organo kudeatzaileak, eta ez da beharrezkoa izango haien baimenik. Hala ere, eskatzaileek berariaz uka dezakete egiaztapen hori egiteko baimena, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
Doan.
Alkatetza
Kultura - Kultura
Kultur Saila
Ez dagokio.
Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala. Plaza Nagusia 5, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa).
Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@zpeitia.eus
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.
Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.
Komunikazioen jasotzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa aurkeztea ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen-babesa