Azpeitiko
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Udal laguntza ekonomikoak, banakakoak eta familia mailakoak, gizarte-bazterketa edota muturreko behar egoerak arintzeko 2026 urterako (S-27)

Zer eta zertarako:

Gizarte mailako bazterkeria eta/edo behar larriko egoerak leuntzeko norbanakoei eta familiei dirulaguntzak ematea.

Zehatz esanda, dirulaguntza hauen helburua da larrialdi-egoerek Azpeitian bizi diren familiei sortutako beharrei aurrea hartzea eta erantzutea.

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko dirulaguntzak emango dira.

Nork eska dezake:

Azpeitian bizi diren pertsonek eta familiek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta jarraian jasotzen diren baldintzak betetzen badituzte eta dirulaguntzen udal-ordenantzaren 5. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

1.- Pertsonek eta familiek gizarte-larrialdietarako laguntzei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, jarduera autonomoaren kasuan diru-sarrerak zenbatzeko izan ezik.

2.- Autonomoen kasuan, laguntza eskatu aurreko hileko diru-sarrerak kontabilizatuko dira, baita laguntza eskatzen den aldiko diru-sarrerak ere

*Laguntzak zuritzeko gehienenko epea hilabetekoa izango da, dirulaguntza hori jasotzen denetik hasita.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaera inprimakiaz gain, eskatzaileak ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du:

  • NAN/IFZ/PASAPORTEA
  • Elkarbizitza edo familia unitatearen egoera ziurtatzen duen agiria
  • Diru-sarrerak eta ondasunak:
    • Nominak: Azken 3 nomina.
    • Besteak: alokairua, interesak, herentzia eta legatuak, kalte-ordainak, dohaintzak, mantenu pentsio / konpentsazio pentsioaren atzerapenak, etab.
  • Bankuko kontu zenbakia: IBAN titularitate zenbakia.
  • Bankuko mugimenduak.
  • Errentamendu kontratua / Azpierrentamendu kontratua / Hipoteka-kredituaren dokumentua (behar izanez gero).
  • Diruz lagunduko diren gastuei dagozkien ordainagiriak.
  • Baloratuz gero, bestelako dokumentazioa.

1.- Eskabidea egiten duen pertsona aurka jartzen ez bada, Gizarte Zerbitzuek honako dokumentazioa bilduko dute elkarreragintasun plataformaren bidez (aurka jarriz gero, eskatzaileak aurkeztu beharko du dokumentazio guztia):

  • Euskal udalerriak: udal-errolda data jakin batean
  • Foru Ogasunak: ondasun higiezinen kontsulta
  • Foru Ogasunak: PFEZaren kontsulta
  • Foru Ogasunak: kontuen mailaren kontsulta
  • Foru Ogasunak: ondare-mailaren kontsulta
  • Katastroaren Zuzendaritza Nagusia: katastro-datuen kontsulta
  • Trafikoaren Zuzendaritza Nagusia: ibilgailuen zerrendaren kontsulta
  • Eusko Jaurlaritza: etxebizitzari lotutako prestazio ekonomikoen kontsulta
  • Eusko Jaurlaritza: Euskadiko Babes Ofizialeko Etxebizitzen (BOE) eskatzaileen erregistroa
  • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa: langabeziako zenbateko eguneratuen kontsulta
  • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa: langabeziaren aldiko zenbatekoen kontsulta
  • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa: enplegu-eskatzaile gisa egungo datan inskribatuta egotearen kontsulta
  • LANBIDE: Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kontsulta
  • LANBIDE: Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren kontsulta (BGDS)
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia: lan-bizitzaren kontsulta
  • Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala: Txartel Sozial Digitalaren (TSD) prestazioen kontsulta

Non eskatzen da:

    Aurrez aurre:
  • Udaletxeko Gizarte Zerbitzuen saileko herritarrentzako arreta zerbitzuan. Helbidea: 1766ko Matxinada kaleko 3 eta 4 etxeatariko baxua (astelehenetik ostegunera)
    20730 AZPEITIA
    8:30-14:30
  • Udaletxeko Gizarte Zerbitzuen saileko herritarrentzako arreta zerbitzuan. Helbidea: 1766. Matxinada kaleko 3 eta 4 etxeatariko baxua. (ostiraletan)
    20730 AZPEITIA
    8:30-14:00

                    Informazioa gehiago: Gizarte@azpeitia.eus

                    Zenbat kostatzen da:

                    Doan.

                    Erantzuteko epea:

                    • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                    • Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa

                    Aplikatu beharreko araudia:

                    Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                    -Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea

                    -Instrukzio-fasea: Aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta egiaztatu, eta Gizarte Zerbitzuetako talde teknikoak egin beharreko balorazioa eta txosten teknikoa egitea.

                    -Ebazpen proposamena (proposamena ezezkoa bada, eskatzaileari 10 eguneko entzunaldi-epea emango zaio).

                    -Ebazpena

                    -Justifkazioa, hala badagokio.

                    Organo ebazlea:

                    Alkatetza

                    Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                    Gizarte zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

                    Erlazionaturiko tramiteak

                    Gainerako informazioa:

                    Datu pertsonalen babesa:

                    Fitxategiaren izena: UDAL LAGUNTZA EKONOMIKOAK, BANAKAKOAK ETA FAMILIA MAILAKOAK GIZARTE BAZTERKERTA EDOTA MUTURREKO BEHAR EGOERAK ARINTZEKO DIRULAGUNTZAREN DATU BABESA

                    DBEB kodea: LOPD-FUDA

                    Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala. Plaza Nagusia 5, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa).

                    Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@zpeitia.eus

                    Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

                    Datuen tratamenduaren arloko jarduerak: Datuak erkatzea (Egiaztatzea).

                    Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                    Datu pertsonalen kategoriak: NAN/IFK/Identifikazio-agiri ofiziala, izen-abizenak, posta helbidea, telefonoa, sinadura, posta elektronikoa eta sexua.

                    Komunikazioen jasotzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga- administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                    Datuen komunikazioa: Ez zaie datu pertsonalik lagako hirugarren batzuei, salbu eta espresuki baimenduetakoei edo legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

                    Datuak kontserbatzeko epea: Datu pertsonalak tratatzeko beharrezko denboran ( jarduerak kudeatzeko, laguntzeko eta kontrolatzeko).

                    Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa aurkeztea ere.

                    Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen- babesa.

                    <