Andoaingo
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

4.- Lerroa: Irisgarritasuna hobetuz Andoaingo merkataritza jardundegiak modernizatzeko dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Laguntza ekonomikoa:

  • Irisgarritasunari buruzko Legea betez, pertsonen irisgarritasun unibertsala (fisikoa, sentsoriala, kognitiboa) errazten duten oztopoak ezabatzea.
  • Pertsonekiko adiskidetasuna errazteko neurriak.

Gehienez 1550 €-ko dirulaguntza emango da, edo honako inbertsio eta gastu hauen % 85 * (deialdiaren aurreko urteko azaroaren 1etik dirulaguntzaren eskabidea aurkeztu arte):

  • Irisgarritasun unibertsala erraztuko duten hobekuntza- obra txikiak
  • Altzariak eta hornigai irisgarriak erostea.
  • Barruko kartelak eta material grafikoa berritzea letra handiz.

(*Inbertsioaren gutxieneko gastua 100€koa izango da).

Nork eska dezake?

Pertsona fisikoak, juridikoak, elkarteak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak:

  1. jarduera nagusiaren helbidea Andoainen badute.
  2. jarduerak indarrean dagoen araudia betetzen badu lizentziei, udal-jarduera hasteko aldez aurreko jakinarazpenei eta jardueraren jardun profesionalari eragin diezaioketen beste batzuei dagokienez.
  3. Andoaingo Udalarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
  4. Jendearentzat irekita dagoen merkataritza lokala edukitzea Andoaingo udal mugartean.
  5. Laguntza hauen xede den inbertsioa egiten denetik dirulaguntzaren eskaera egin arte urtebete baino gutxiago igarotzea, betiere laguntzen deialdiari dagokion urteko azaroaren 1etik aurrera egindako inbertsioetarako.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaeran AURKEZTU BEHAR DEN DOKUMENTAZIO

  1. Eskabide-inprimakia (E105 inprimakia)
  2. Eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duten agiriak:
    1. Pertsona fisikoak: NAN edo agiri baliokidea
    2. Pertsona juridikoak: erakundearen eraketa eta estatutuak jasotzen dituen eskritura edo dokumentua (erregistratuta)
    3. Sozietate zibilak: eratzeko kontratua, IFZ eta NAN, edo sozietate zibila osatzen duten pertsona guztien agiri baliokidea.
  3. Legezko ordezkaritzaren kasuan: Legezko ordezkariaren NANa edo agiri baliokidea, eta ordezkaritzaren egiaztagiria. Egiaztapena zuzenbidean, notario-ahalordeetan, eskrituretan edo 7. eranskinean eredua betez egin daiteke (E002) (E011)
  4. Banku-kontuaren titulartasun-ziurtagiria, finantza erakundeak emana.
  5. Diruz lagun daitezkeen gastuen fakturak eta ordainagiriak.

Justifikazioan AURKEZTU BEHAR DEN DOKUMENTAZIO

  1. Dirulaguntza justifikatzeko inprimakia (E106 inprimakia)
  2. Dirulaguntzaren xede diren gastuen egiaztagiriak eta egindako ordainketen egiaztagiriak, bi kasuetan, eskaera egiteko unean aurkeztu ez badira.

Non/Nola eskatu daiteke?

Eskabideak eta nahitaezko agiriak telematikoki izapidetuko dira, Andoaingo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, edo eskabidea aurkezteko erabili zen bide bera baliatuko da. Eskaera egoitza elektroniko horretatik jaitsi beharko da.

Udalaren atariaren hasierako orrian, www.andoain.eus (Dirulaguntzak/Enplegua sustatzeko laguntzak atala). Erregistro elektronikoan jarduteko, B@kQ identifikazio- sistema bat beharko da, sinadura digitalarekin edo txartel batekin (IZENPE, DNI-e, CAMERFIRMA edo FNMT).

Ordaindu behar da?

Doan da. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da.

Izapidetze edo ebazpen epea

  • Aurreikusitako epea: 5a.Eskaera: indarrean jartzen denetik deialdiaren urteko urriaren 31era bitartean. b.Zurketa: Gehienez deialdiaren ondorengo urteko urtarrilaren 31a baino lehen
  • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Araudi aplikagarria

Eskaera jaso ondorengo urratsak

  • Diru-laguntzen lerro bakoitzean, eskabideak sarrera- erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, harik eta laguntza horietara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte, dagokion urteko deialdian ezarritakoaren arabera.
  • Alkateak edo hark eskuordetzen duen organoak ebatziko ditu eskabideak, behar bezala beteta eta aginduzko dokumentazioarekin batera.
  • Laguntzak emateko ebazpenak berariaz ezarriko du laguntzen zenbatekoa, eta, hala badagokio, onuradunak bete beharreko baldintzak, betebeharrak eta zehaztapen osagarriak jasoko ditu. Ebazpen hori 39/2015 Legearen 40. artikuluan aurreikusitako moduan jakinaraziko zaie interesdunei.

Nork onartu behar du?

Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

Izapidetze ardura duen lansaila

Sustapen ekonomiko, Enplegu eta Gazteria - 943 304 221 edo tokigarapena@andoain.eus

Beste zenbait ohar interesgarri

  • Dirulaguntza eskabideak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2026eko urriaren 31n amaituko da.
  • Tokiko Gobernu Batzarrak eskabideak ebatziko ditu, eskabideen hurrenkeraren arabera.
  • Deialdi honetarako eta IV. lerrorako aurreikusitako zenbatekoa 5.000€ izango da.

Datu pertsonalen babesa

Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

DBEB kodea: M07

Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: LOPD