Andoaingo mikroenpresetan eta enpresa txikietan digitalizazioa eta berrikuntza sustatzeko laguntza ekonomikoa.
Honako inbertsio eta gastu hauen %80tik %100era bitarteko dirulaguntza emango da, eskaera bakoitzeko 2.500 eta 3.125 € bitarteko gehieneko mugarekin (inbertsio eta deialdiaren aurreko urteko azaroaren 1etik dirulaguntzaren eskaera aurkezten den egunera arteko gastuak):
Pertsona fisikoak, juridikoak, elkarteak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak:
a) jarduera nagusiaren helbidea Andoainen baldin badute.
b) jarduerak indarrean dagoen araudia betetzen badu lizentziei, udal-jarduera hasteko aldez aurreko jakinarazpenei eta jardueraren jardun profesionalari eragin diezaioketen beste batzuei dagokienez.
c) Andoaingo Udalarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
d) urtebete baino gutxiago igaro baldin bada laguntzen xede den inbertsioa egin denetik dirulaguntza eskatu arte, betiere laguntzen deialdiaren aurreko urteko azaroaren 1etik aurrera egindako inbertsioetarako.
Eskaeran AURKEZTU BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA
Justifikazioan AURKEZTU BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA
Eskabideak eta nahitaezko agiriak telematikoki izapidetuko dira, Andoaingo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, edo eskabidea aurkezteko erabili zen bide bera baliatuko da. Eskaera egoitza elektroniko horretatik jaitsi beharko da.
Udalaren atariaren hasierako orrian, www.andoain.eus (Dirulaguntzak/Enplegua sustatzeko laguntzak atala). Erregistro elektronikoan jarduteko, B@kQ identifikazio- sistema bat beharko da, sinadura digitalarekin edo txartel batekin (IZENPE, DNI-e, CAMERFIRMA edo FNMT).
Doan da.
Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak
Sustapen ekonomiko, Enplegu eta Gazteria - 943 304 221 edo tokigarapena@andoain.eus
Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa
DBEB kodea: M07
Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola
Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten
Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.
Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.
Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.
Informazio gehiago: LOPD