Andoaingo
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

2.- Lerroa: Andoainen hutsik dauden zero kotako merkataritza lokalak berreskuratzeko (alegia, kalean bertan daudenak) eta Martin Ugalde Kultur Parkeko Coworking gunean lantokiak okupatzeko dirulaguntza

Zer da? Zertarako da?

Laguntza ekonomikoa, zero kotan dauden merkataritza lokalak errentapetzeko eta Martin Ugalde Kultur Parkeko coworking gunean lanpostuak har daitezen sustatzeko.

Diruz lagunduko dira kontratua osatu ondorengo 12 hilabeteetako alokairu-gastuak, deialdia egin aurreko urteko azaroaren 1etik deialdi horren hurrengo urteko urriaren 31ra bitartekoak. Eskaera bakoitzeko 5.700 € emango dira gehienez merkataritza-lokalak alokatzeko, 2.587 €/urtean bulegoak alokatu edo errentapetzeko eta 1.035 €/urtean Martin Ugalde Kultur Parkeko coworking gunean lanpostua hartzeko.

Nork eska dezake?

Pertsona fisikoak, juridikoak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak:

  1. jarduera nagusiaren helbidea Andoainen baldin badute.
  2. jarduerak indarrean dagoen araudia betetzen baldin badu lizentziei, udal-jarduera hasteko aldez aurreko jakinarazpenei eta jardueraren jardun profesionalari eragin diezaioketen beste batzuei dagokienez.
  3. egitasmo berrien kasuan, bideragarritasun-plan bat edo jarduera-memoria/egitasmo bat baldin badute, enpresa-ekimen berriei laguntzeko udal-zerbitzuak balioetsia.
  4. Proiektu sortu berrien kasuan, eta sustatzaileak bat baino gehiago badira, horietako batek gutxienez langabezian egon beharko du. Enpresa batek sustatzen badu, proiektu berriak enplegu garbia sortzeko zuzeneko lanpostu bat sortzea jaso beharko du gutxienez.
  5. Andoaingo Udalarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
  6. Baldin eta Andoaingo Udalerrian jarduerak egiteko lokalik jabetzan ez badute.
  7. Andoainen jarduera bera edo antzekoa edo JEZ kodea duen beste negozio bateko bazkide ez izatea dirulaguntzen lerro hau argitaratu aurreko 12 hilabeteetan.
  8. Martin Ugalde Kultur Parkeko coworking gunean errentapetxe-kontratu bat sinatzea (etxebizitza-erabilerarako ez dena), gutxienez 12 hilabeteko iraupenarekin, eta deialdi hau argitaratu aurreko urteko azaroaren 1etik dirulaguntza eskatzen den egunera bitarterako egindakoa.
  9. lokalaren erabilera aurkeztutako egitasmoan adierazitako jarduerarako erabiltzea, eta beste jarduera batzuetarako ez erabiltzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaeran AURKEZTU BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA

  1. Eskabide-inprimakia (E105 inprimakia)
  2. Eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duten agiriak:
    1. Pertsona fisikoak: NAN edo agiri baliokidea
    2. Pertsona juridikoak: erakundearen eraketa eta estatutuak jasotzen dituen eskritura edo agiria (erregistratuta)
    3. Sozietate zibilak: eratzeko kontratua, IFZ eta NAN, edo sozietate zibila osatzen duten pertsona guztien agiri baliokidea.
  3. Legezko ordezkaritzaren kasuan: legezko ordezkariaren NANa edo agiri baliokidea eta ordezkaritzaren agiri bidezko egiaztapena. Egiaztapena zuzenbidean, notario-ahalordeetan, eskrituretan eta abarretan baliozkoa den edozein bide erabiliz egin ahal izango da (E002) (E011)
  4. Banku-kontuaren titulartasun-ziurtagiria, finantza erakundeak emana.
  5. Egitasmo berrien kasuan: bideragarritasun-plana, Andoaingo ekintzailetzari laguntzeko bulegoak positiboki ebaluatu beharko duena (E013).
  6. Alta emandako jardueraren 840 ereduaren eta 036 ereduko errolda-aitorpenaren kopiak.
  7. Alokairu-kontratuaren kopia, hileko ordainagirien eta egindako ordainketen frogagirien kopia, eta, hala badagokio, egin beharreko gastuei buruzko azalpen-memoria.
  8. Proeiktu berrien kasuan, jarduera berrian sartutako pertsonaren inskripzio-aldien ziurtagiria, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emana, autonomo gisa alta eman aurretik langabezian/enplegu-demandan dagoela egiaztatzen duena.
  9. Jarduera berrian sartutako pertsonaren lan-bizitzari buruzko txostena, Gizarte Segurantzak emana

Justifikazioan AURKEZTU BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA

  1. Dirulaguntza justifikatzeko inprimakia (E106 inprimakia)
  2. Dirulaguntzaren xede diren gastuen egiaztagiriak eta egindako ordainketen egiaztagiriak, bi kasuetan, eskaera egiteko unean aurkeztu ez badira.
  3. Proiektu sortu berrien kasuan, laguntza jaso nahi duten sustatzaileen lan-bizitzari buruzko txostena, Gizarte Segurantzak emana, laguntzaren eskatzen den aldian eta lanaldian enpresan egon direla egiaztatzen duena

Non/Nola eskatu daiteke?

Eskabideak eta nahitaezko agiriak telematikoki izapidetuko dira, Andoaingo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, edo eskabidea aurkezteko erabili zen bide bera baliatuko da. Eskaera egoitza elektroniko horretatik jaitsi beharko da. Udalaren atariaren hasierako orrian, www.andoain.eus (Dirulaguntzak/Enplegua sustatzeko laguntzak atala).

Erregistro elektronikoan jarduteko, B@kQ identifikazio- sistema bat beharko da, sinadura digitalarekin edo txartel batekin (IZENPE, DNI-e, CAMERFIRMA edo FNMT).

Ordaindu behar da?

Doan da. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da.

Izapidetze edo ebazpen epea

  • Aurreikusitako epea: 3a.Eskaera: indarrean jartzen denetik deialdiaren urteko urriaren 31era bitartean. b.Zurketa: Gehienez deialdiaren ondorengo urteko azaroaren 30a baino lehen
  • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Araudi aplikagarria

Eskaera jaso ondorengo urratsak

  • Diru-laguntzen lerro bakoitzean, eskabideak sarrera- erregistroaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, harik eta laguntza horietara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte, dagokion urteko deialdian ezarritakoaren arabera.
  • Alkateak edo hark eskuordetzen duen organoak ebatziko ditu eskabideak, behar bezala beteta eta aginduzko dokumentazioarekin batera.
  • Laguntzak emateko ebazpenak berariaz ezarriko du laguntzen zenbatekoa, eta, hala badagokio, onuradunak bete beharreko baldintzak, betebeharrak eta zehaztapen osagarriak jasoko ditu. Ebazpen hori 39/2015 Legearen 40. artikuluan aurreikusitako moduan jakinaraziko zaie interesdunei.

Nork onartu behar du?

Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

Izapidetze ardura duen lansaila

Sustapen ekonomiko, Enplegu eta Gazteria - 943 304 221 edo tokigarapena@andoain.eus

Beste zenbait ohar interesgarri

  • Dirulaguntza eskabideak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2026eko urriaren 31an amaituko da.
  • Tokiko Gobernu Batzarrak eskabideak ebatziko ditu, eskabideen hurrenkeraren arabera.
  • Deialdi honetarako eta II. lerrorako aurreikusitako zenbatekoa 15.000€ izango da.

Datu pertsonalen babesa

Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

DBEB kodea: M07

Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: LOPD