Andoaingo
Udala
Egoitza elektronikoa
Fecha y hora Data eta ordu ofiziala:

Lehiaketa-Oposizio ireki bidez lan-poltsa aldi batez sortzea

Zer da? Zertarako da?

Hautagaiak hautatzea, Lehiaketa-Oposizio ireki bidez, lan-poltsa aldi batez sortu ahal izateko. Lan poltsa hori erabiliko da egiten diren behin-behineko funtzionari izendapenetarako, hutsik dauden lanpostuak bete behar direnean, ordezkapenak egiterakoan edo aldi baterako egitarauak burutzeko beharra sortzen denean.

Nork eska dezake?

Honako baldintza hauek bete beharko dira, laburtuta (baldintza guztiak, oinarri orokorretako 4. klausulean):

  • Aurretiazko eskaera egitea
  • Gutxienez hamasei urte izatea eta, hala badagokio, derrigorrezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.
  • Eskatutako titulazioa izatea, edo titulu hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea; titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da.
  • Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordaindu izana.
  • Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste baldintza guztiak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko ordaindutako tasa itzultzeko eskaerarako, aurreko inprimakia.

Hautaketa-prozesu batean izena emateko, eskabideak egoitza elektronikoko deialdiaren fitxan argitaratutako inprimakiaren arabera egokituko dira.

SARBIDEA Oinarriak eta eskaera-orriari: https://www.andoain.eus/eu/lan-eskaintza

Ofizioz, honako baldintza/informazio hauek egiaztatu eta/edo espedienteari gehituko zaizkio, interesdunak berariaz kontrakoa adierazten ez badu:

  • Nortasun-datuak egiaztatzea (Polizia)
  • Titulazio akademikoak, unibertsitatekoak zein unibertsitatez kanpokoak (Hezkuntza Ministerioan)
  • Hizkuntza-eskakizunik altuenak (Euskara)
  • Ikastaroen ziurtagiria: bidez egindako gainditutako ikastaroak (IVAP)
  • Gidabaimenak (DGT)
  • IT Txartelak (erakunde ziurtatzailea)
  • Aurrekari penalik sexu delituen ondoriozko aurrekaririk ez izatea (adingabeekin lan egiten denean bakarrik - Justizia Ministerioa)

Kontsulta horiek kasu guztietan egingo dira, salbu eta eskatzailearen aurkakotasun arrazoitua agertzen bada eta tratamendu-jardueraren organo arduradunak aintzat hartzen badu.

Aurkakotza arrazoitua agertuz gero, aurkakotza horrekin batera nahitaez aurkeztu beharko dira agiriak, zeinen kontsultaren aurka agertu den.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Bertan jarduteko, identifikazio-sistema bat beharko da: sinadura digitala duen B@kQ, edo txartel bat (IZENPE, NANI-e, CAMERFIRMA edo FNMT).

          Ordaindu behar da?

          24 - Enplegupublikoko hautaprobetan izena emateagatik
          lan-poltsak osatzeko edo bitarteko langileak edo aldi baterako lan-kontratudunak hautatzeko hautaprobetan izena emateko11,00 €
          Plantilako lanpostuak behin betiko betetzeko hautaprobetan izena emateko16,55 €

          Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza, 7.2 Eranskinean, azaltzen dira tasa ordaintzetik salbuetsita edo murrizteka dauden eskatzaileak. Laburbilduz::

          • Enplegu eskatzaile (gutxienez 6 hilabete)
          • Genero-indarkeriaren biktima
          • Genero indarkeriaren biktima %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsona.
          • Guraso bakarreko familia kide
          • Kategoria bereziko familia ugaria
          • Kategoria orokorreko familia ugaria (%50)

          Interesdunak tasa itzultzeko eskatu behar du. Inprimakia goiago dago, eta atzealdean, azalpenak daude nola egin daitekeen.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Aurreikusitako epea: Ez dago eperik.
          • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. 20 lanegun, deialdia GAOn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
          2. Betekizun orokorrak, betekizun espezifikoak eta merezimenduak eskabideak aurkezteko epean alegatu beharko dira.
          3. 10 egun, eskabideetan akatsak zuzentzeko.
          4. Alkatetzak ebazpena emango du behin betiko onarpen, baztertze eta atzera egiteen zerrendak onesteko, erantzukizunpeko adierazpenarekin bat etorriz.
          5. GAOn, iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratzea izangaien zerrenda, behin-behineko puntuazio osoarekin.
          6. NISAE plataformari edo ziurtagiria ematen duen erakundeari alegatutako merezimenduak egiaztatzea.
          7. Lehenengo hautagaia izendatu aurretik, epaimahaiak egiaztatu ezin izan dituen edo izangaiek egiaztapen horren aurka egin duten betekizunei eta merezimenduei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko du.
          8. Funtzionario interino bezala izendatzea.

          Nork onartu behar du?

          Alkatetzak

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Langileria - 943 300 830 edo langileria@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Eskabide-orriak aurkezteko epea: GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik 20 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira.
          • Eskakizunak betetzeko data: eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, salbu eta euskara-eskakizuna, hori izango baita euskara-ariketa egiteko data.
          • Eskabideak aurkezteko epean tasa ordaintzen ez bada edo osorik ordaintzen ez bada, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

          DBEB kodea: M07

          Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

          Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD