Udalerrian kultura sustatzeko lan egiten duten pertsona, elkarte eta erakundeei zuzendutako dirulaguntzak.
Andoainen erroldatutako pertsonek edo bere egoitza Andoainen duten eta Irabazi asmorik gabeko izaera duten elkarte kulturalak.
Internet bidez: Udalaren www.andoain.eus web-orriko Zerbitzu Telematikoak erabiliz ere eska daiteke. Zerbitzu telematikoetara sartzeko identifikazio-sistema bat behar da: sinadura digitala duen txartel bat (Izenpe, CAMERFIRMA, FNMT edo DNI-e) edo udaletxean eska dezakezun B@kQ (anbulatorioan eta KZgunean ere bai).
Eskaera-orria egoitza elektronikotik deskargatu behar da, www.andoain.eus atariaren hasierako orrian (Dirulaguntzak kultur eta kirol taldeei zuzenduak). Inprimakia bete behar da, on-line izapidetzen hasi aurretik.
* Nolanahi ere, laguntza horiei eta horien izapidetze-prozesuari buruz sor daitezkeen zalantzak argitzeko, harremanetarako telefonoa honako hau izango da: 943303540.
Doan da.
Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak
Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus
Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa
DBEB kodea: M07
Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola
Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten
Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.
Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.
Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.
Informazio gehiago: LOPD