Udal honek bere artxiboan dituen agiriak edo/eta argazkiak erreproduzitu edo argitaratzeko baimen eskaera.
Adinez nagusia den edonork eskubidea du erregistroetan sartu eta udal artxiboan jasotzen diren agiriak ikusteko, edozein dela espresio modua, idatzia, soinua edo imajina. Eskubide honetatik kanpo geratzen dira Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 13. artikuluan. jasotako kasuak.
Eskaera-orria inprimaki normalizatuan, argiki azalduz argitaratu nahi den dokumentazioa.
Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).
Doan da.
Alkatetzak
Idazkaritza - Artxiboa: 943 300 830 - 344 eta 347 luzapenak edo artxiboa@andoain.eus
Fitxategiaren izena: Ikerlarien fitxategia
DBEB kodea: A24
Fitxategiaren xedea: Udal artxiboaren erabiltzaile diren ikerlarien izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatua
Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten
Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.
Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.
Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.
Informazio gehiago: LOPD