Descargar Certificado
Descargar Certificado
ATENCIÓN:
El Certificado se abrirá en una ventana nueva y en formato PDF. Requiere Adobe Reader .
Online laguntza informatikoa
Ongi etorria Gipuzkoako egoitza elektronikoaren Online Laguntza Informatikorako Zerbitzura
GAI INFORMATIKOEI BURUZKO GALDERAK BAKARRIK
Online Laguntza Informatikorako Zerbitzua gure egoitza elektronikoan nabigatzen lagunduko dizun txata da.
Beharrezko izatekotan eta zure baimenapean, teknikari informatikoek haien pantailetan ikus ditzakete ordenagailuan abian jarrita dituzun aplikazioak, eta interneten nabigatu zurekin batera; aplikazio saio bera konpartitzen dute, eta dena denbora errealean gertatzen da. Horrela, ondoko gaien inguruko zalantzak argitu eta arazoak konpon ditzakezu:
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
Ohar garrantzitsua
Online laguntza informatikarako zerbitzu honek plataformaren sarrerarekin erlazionatutako gai teknikoen galderak eta sartzeko baimenak lortzeko moduarekin erlazionatutako zalantzak bakarrik erantzuten ditu.
Tramitazioaren beste gai espezifiko bati buruzko beste galderaren bat baldin baduzu, interesa duzun zerbitzua eskeintzen duen entitatearekin, edo gertuen duzun KZgunearekin (www.kzgunea.net) harremanetan jarri beharko zara.
Ziurtagiri digital
Egoitza elektronikoaren egutegia
Egun baliogabeak epe zenbaketan
Tramite batek epe zenbaketa egun baliodunetan ezartzen duenean, larunbat eta igandez gain Gipuzkoako Lurralde Historikoko eta erakunde honen egutegi ofizialeko jaiegunak ere baliogabe bezala kontatuko dute. 2025 urte honetarako egun baliogabeak (larunbat eta igandez gain) hauexek dira:
Aurkezpen bat egun baliogabe batean egiten bada, aurkezpen hori hurrengo egun baliodunaren lehen orduan egin dela ulertuko da, non eta arau batek ez duen berariaz onartzen bidalitakoa egun baliogabe batean jasotzea.
Jakinarazpen elektronikoa
Jakinarazpen elektronikoa zer den
Ondorio juridikoak dituen komunikazio administratibo bat egoitza elektronikoan argitaratzea, horixe da jakinarazpen elektronikoa. Aipatutako ondorio juridikoak ondokoak izan daitezke: erantzuteko edo dokumentazioa aurkezteko epearen hasiera, edo errekurtso edo alegazioak egiteko epearen hasiera, etab.
Jakinarazpenaren hartzailea edo honek baimendutako pertsonak jakinarazpenean sartzeko, euren burua identifikatu behar dute egoitza elektronikoan sinadura elektroniko balioztatuko ziurtagiriaren bidez.
Jakinarazpen elektronikoa ohiko paperezko jakinarazpenaren ordezkoa da
Ohiko jakinarazpenaren hartu agiria paperean sinatu beharrean, egoitza elektronikoan sinatzen da pasahitz operatiboa edo sinadura elektroniko balioztatuko ziurtagiri bat erabiliz.
Jakinarazpenaren hartzaileek edo beren ordezkari baimenduek jakinarazpena eskuratu dezakete egoitza elektronikoan beren sinadura elektronikoa erabiliz. Jakinarazpena eskura jartzen den momentuan, pertsona horiek posta elektronikoko mezu bat jasoko dute, jakinarazpen elektroniko bat iritsi zaiela ohartarazteko. Abisu hori jasotzeko, beharrezkoa da posta elektronikoko helbide operatibo bati alta ematea. Posta elektroniko hori ez da jakinarazpen bat, abisu bat baizik, jakinarazpen bat bidali dela ohartarazteko.
Horretarako ahalmena duten pertsonetako edozeinek jakinarazpena eskuratzen duenean, hori egindakotzat emango da. Dena den, ahalmendurik dauden gainerako pertsonek ere posible dute jakinarazpenaren edukia ikustea eta hura nork eta noiz jaso duen jakitea.
Behin 10 egun natural igarota, jakinarazpena egoitza elektronikoan eskura jartzen denetik aurrera, eta epe horretan jakinarazpena eskuratu ez bada, jakinarazpena egindakotzat jotzen da eta prozedurak aurrera jarraitzen du, aldizkari ofizialean zertan argitaratu gabe.
Nola sartu jakinarazpen elektronikoen postontzian
Norberaren izenean
Jakinarazpen elektronikoen postontzian sartzeko, egoitza elektronikoan identifikatu behar da, sinadura elektronikoa erabilita. Sinadura elektronikoen motak:
Jakinarazpen elektronikoa
Erabiltzaile aukeraketa
Oharra
Ezin izan da leiho berri bat ireki nabigatzailean, berrikusi mesedez ea laster-leihoen blokeatzailea desgaituta dagoen. Horrela ez bada, desgaitu eta erroreak jarraitzen badu Online Laguntzarekin jarri zaitez kontaktuan.
Lege oharra
???eu_ES.aviso.legal.texto???