Jakinarazpen elektronikoa zer den
Ondorio juridikoak dituen komunikazio administratibo bat egoitza elektronikoan argitaratzea, horixe da jakinarazpen elektronikoa. Aipatutako ondorio juridikoak ondokoak izan daitezke: erantzuteko edo dokumentazioa aurkezteko epearen hasiera, edo errekurtso edo alegazioak egiteko epearen hasiera, etab.
Jakinarazpenaren hartzailea edo honek baimendutako pertsonak jakinarazpenean sartzeko, euren burua identifikatu behar dute egoitza elektronikoan sinadura elektroniko balioztatuko ziurtagiriaren bidez.
Jakinarazpen elektronikoa ohiko paperezko jakinarazpenaren ordezkoa da
Ohiko jakinarazpenaren hartu agiria paperean sinatu beharrean, egoitza elektronikoan sinatzen da pasahitz operatiboa edo sinadura elektroniko balioztatuko ziurtagiri bat erabiliz.
Jakinarazpenaren hartzaileek edo beren ordezkari baimenduek jakinarazpena eskuratu dezakete egoitza elektronikoan beren sinadura elektronikoa erabiliz. Jakinarazpena eskura jartzen den momentuan, pertsona horiek posta elektronikoko mezu bat jasoko dute, jakinarazpen elektroniko bat iritsi zaiela ohartarazteko. Abisu hori jasotzeko, beharrezkoa da posta elektronikoko helbide operatibo bati alta ematea. Posta elektroniko hori ez da jakinarazpen bat, abisu bat baizik, jakinarazpen bat bidali dela ohartarazteko.
Horretarako ahalmena duten pertsonetako edozeinek jakinarazpena eskuratzen duenean, hori egindakotzat emango da. Dena den, ahalmendurik dauden gainerako pertsonek ere posible dute jakinarazpenaren edukia ikustea eta hura nork eta noiz jaso duen jakitea.
Behin 10 egun natural igarota, jakinarazpena egoitza elektronikoan eskura jartzen denetik aurrera, eta epe horretan jakinarazpena eskuratu ez bada, jakinarazpena egindakotzat jotzen da eta prozedurak aurrera jarraitzen du, aldizkari ofizialean zertan argitaratu gabe.
Nola sartu jakinarazpen elektronikoen postontzian
Norberaren izenean
Jakinarazpen elektronikoen postontzian sartzeko, egoitza elektronikoan identifikatu behar da, sinadura elektronikoa erabilita. Sinadura elektronikoen motak:
-
Gipuzkoako Foru Aldundiak berak jaulkitako pasahitz operatiboa.
-
Izenperen B@k-Q
-
Sinadura elektronikoko ziurtagiriak.